Mundua -

Ekialde Hurbila

Hamasek Gazaren aldeko mobilizazio-eguna deitu du abuztuaren 3rako

Deialdi hori "nazioarteko isiltasunari eta Gazako gerra gelditzeko ezintasunari, AEBko Administrazioaren joerari eta Israeli emandako erabateko laguntzari" emandako erantzuna da.

Haur bat Israelek Gazan egindako eraso bati begira. Argazkia: EFE.
Haur bat Israelek Gazan egindako eraso bati begira
Haur bat Israelek Gazan egindako eraso bati begira. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresistentzia Islamikoaren Mugimenduko (Hamas) buruak, Ismail Haniyek, mobilizaziorako deia egin du nazio eta nazioarte mailan, Gazako Zerrendaren alde.

Abuztuaren 3an gazatarrei eta preso palestinarrei babesa emateko "mobilizazio nazional, arabiar, islamiar eta internazional eraginkor bat" deitu du Haniyek.

Deialdi hori "nazioarteko isiltasunari eta Gazako gerra gelditzeko ezintasunari, AEBko Administrazioaren joerari eta Israeli emandako erabateko babesari" erantzuteko egin du.

Gainera, "giza eskubideen aldeko erakundeek eta erakunde humanitarioek Gazako herri palestinarraren eta kartzeletako presoen eskubideen erantzukizuna beren gain hartzeko duten ezintasuna" salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Hamas