Mundua -

Mauritania-Kanariak

165etik gora migratzaile desagertu eta 25 hil dira Kanarietara zihoan ontzi bat hondoratu ostean

Aurtengo lehen seihilekoan ia hirukoiztu egin da bide hori erabilita Kanarietara heldu den pertsona kopurua, iazko epe berarekin alderatuta. Iaz 1.950 pertsona hil ziren Mauritaniatik Kanarietara heldu nahian.

Migratzaileak, Kanarietara bidean. Artxiboko argazkia: EFE
Migratzaileak, Kanarietara bidean
Migratzaileak, Kanarietara bidean. Artxiboko argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 165 migratzailek desagertuta jarraitzen dute astelehenetik, Nuakchot Mauritaniako hiriburutik Kanarietara abiatu zen ontzia hondoratu ostean. Gutienez, 25 pertsona hil direla baieztatu dute dagoeneko.

Migrazioetarako Nazioarteko Erakundearen arabera, 300 bat migratzaile zihoazen hondoratutako ontzian. Istripuaren ondotik, 120 pertsona erreskatatu zituzten Mauritaniako zerbitzuek. 

Mauritaniatik 25 pertsona hil zirela esan zuten, baina aipatutako erakundeak 15 heriotza baino ez ditu baieztatu orain arte. 

Migrazioetarako Nazioarteko Erakundeak adierazi duenez, migratzaileek zazpi egun igaro zuten itsasoan ontzia hondoratu aurretik. 

Gaineratu duenez, bizirik atera zituzten pertsonetatik 10 ospitalera eraman zituzten, eta lau ume identifikatu dituzte horien artean.

Aipatutako erakundearen oharraren arabera, ezbeharra Atlantikoan migratzaileen bidaiak areagotu diren testuinguruan. Migratzaileek bidaia arriskutsuak abiatzen dituzte aukera onen bila, edo jatorrizko herrialdeetako egoera zailetatik ihesi.

Aurten, urtarrilaren 1etik uztailaren 15era bitartean, 19.700 migratzaile baino gehiago heldu dira bide hori erabalita, aurreko urteko epe berarekin alderatuta. Iaz, 7.590 migratzaile heldu ziren, alegia, aurten % 160 gehiago izan dira.

'Missing Migrants' proiektuaren bidez, 4.500 pertsona hil eta desagertu direla erregistratu dute 2014tik, iaz hil ziren 1.950 pertsona barne, alegia, pertsona gehien hil diren bigarren urtea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Nazioartea Migrazioa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kanariak