Mundua -

Frantzia

Fronte Herritar Berriak Lucie Castets proposatu du lehen ministro kargurako, kontsentsuzko hautagai gisa

Ezkerreko koalizioa osatzen duten lau alderdiek lortutako akordioa gorabehera, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak baztertu egin du proposamena. Argudiatu duenez, "ezkerrak ez du gehiengorik Asanblada Nazionalean".

Castets.
Castets.
Castets.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fronte Herritar Berriak, Frantziako hauteskunde legegileen irabazleak, Lucie Castets proposatu du lehen ministro kargurako, kontsentsuzko hautagai gisa, koalizioa osatzen duten lau alderdiek (sozialistak, komunistak, ekologistak eta Frantzia Intsumitua). 

64 urteko ekonomialaria ezaguna da Frantziako Estatuan zerbitzu publikoen defentsan, eta iruzur fiskalaren eta antolatutako delinkuentziaren kontrako borrokan. 

Lau alderdien esanetan, "Castetsek gure konpromiso guztia izango du eratzen duen gobernu horretan". Nabarmendu dutenez, hautagaia "erretiro adina 64 urtera atzeratzearen kontrako borroka" aritu da, baita ekintzaile asoziatibo gisa ere. 

Ezkerreko koalizioak garaipen estua lortu zuen hauteskundeetan, Emmanuel Macron presidentearen talde zentristaren eta Batasun Nazionala eskuin muturreko alderdiaren aurretik. 

Frantzian presidenteari dagokio lehen ministroa izendatzea. Hain justu, Macronek baztertu egin du Castetsen hautagaitza, "ezkerrak Asanblada Nazionalean gehiengorik ez" duela argudiatuta. Are gehiago, iragarri du Olinpiar Jokoak bukatu arte ez duela lehen ministrorik izendatuko. "Abuztu erdialdera arte Jokoekin ibiliko gara buru-belarri, eta ondoren izendatuko dut lehen ministroa". 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Frantzia Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Frantzia Emmanuel Macron