Mundua -

Yemen

Huthien buruzagiak Israelen aurkako borrokan fase berri baten hasiera iragarri du

Sayed Abdulmali Al Huthik adierazi duenez, ostiralean Tel Aviven kontra egindako lehen erasoak aro berri bat abiatu du Gazako herritarren aldeko kanpainan.

Al-Hudeidako suteak. Argazkia: Agentziak.
Al-Hudeidako suteak. Argazkia: Agentziak.
Al-Hudeidako suteak. Argazkia: Agentziak.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sayed Abdulmalik Al Huthik, Yemengo matxinatuen buruak, Israelen aurkako borrokan fase berri baten hasiera iragarri du, larunbatean Israelek bonbardaketa egin ostean. Izan ere, ostiralean Tel Aviven kontra egindako erasoak aro berri bat abiatu du Gazako herritarren aldeko kanpainan.

"Eraso horrekin gure eskaladaren bosgarren fasearen hasiera adierazi nahi dugu: Jainkoaren baimenarekin eta babesarekin jarraituko duen ekuazio berri bat", esan du liderrak Al Mayadin telebista kateak zabaldutako hitzaldi batean.

Horrekin batera, Al Huthi Israelgo herritarrei zuzendu zaie esanez "buruzagi ergelak arrisku gehiago" ekarriko dizkiela.

Al-Hudaidako portua, sutan

Yemengo Al-Hudaida hiriko portua sutan eta kez beteta dago oraindik, Israelek larunbatean egindako erasoaren ondorioz. Portuan sutea itzaltzeko lanean jarraitzen dute, sutan hasi ziren erregai-deposituetako sua itzali nahian, sugarrak heda ez daitezen.

Al Masirah Yemengo telebistak egindako balantzearen arabera, 6 pertsona hil eta 90 zauritu dira bonbardaketen ondorioz. Gainera, hiru pertsona desagertuta daude oraindik, horren esanetan.

Bonbardaketa horiek alarma piztu dute Ekialde Hurbilean. Izan ere, igandean Israel hegoaldera misilak jaurti dituela jakinarazi du Yemenek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Israel Ekialde Hurbila