Mundua -

AEB-KO HAUTESKUNDEAK

"Demokraziaren aldeko tiroa" jaso zuela adierazi du Trumpek, hilketa saiakeraren osteko lehen ekitaldian

"USA, USA" eta "Borroka!" oihuen artean, hautagai errepublikanoak Alderdi Demokrataren krisiaren kontura barre egiteko aprobetxatu du hilketa saiakeratik egin duen lehen mitina.

Donald Trump, lotura itsaskor batekin bertaratu da mitinean. Argazkia: EFE.
Donald Trump, lotura itsaskor batekin bertaratu da mitinean. Argazkia: EFE.
Donald Trump, lotura itsaskor batekin bertaratu da mitinean. Argazkia: EFE.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump hautagai errepublikanoa berriz agertu da mitin batean larunbatean, Michiganen, uztailaren 13ko hilketa saiakera izan zenetik kanpainan egin duen lehen ekitaldian. Bertan, presidente ohiak demokraten krisiaren gainean barre egin du, eta "demokraziaren aldeko tiroa" jaso zuela adierazi du.

"Ez nintzateke hemen egon behar, baina oso gauza berezia gertatu da", esan du Trumpek "USA, USA" eta "Fight" (Borrokatu) oihuen artean.

Hilketa saiakeraren osteko lehen mitinean, errepublikanoen hautagaia Alderdi Demokrataren krisiari buruz ere aritu da. Izan ere, gero eta ahots gehiago dira Joe Bideni hauteskunde-kanpaina uzteko eskatzen diotenak, eta presidentea ordezkatzeko hautagaiak aipatzen hasi dira jada; Kamala Harris, horien artean.

Zurrumurru horien inguruan hausnartu ostean, zalantzarik ez du izan Alderdi Demokratari honakoa leporatzeko: "Joe Biden ustela kanporatzeko primarioetako emaitzak baliogabetzen ari dira".

Horrekin batera, Trump txantxetan aritu da bere aurkariaren osasun egoeraren inguruan, eta "demokraziarentzako mehatxu" dela esan du. "Aurreko astean demokraziaren aldeko tiro bat jaso nuen", gaineratu du presidente ohiak, zauritutako belarria tirita batez estalita zuela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Hauteskundeak AEB Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Joe Biden