Mundua -

AEB-KO HAUTESKUNDEAK

Bidenek hautagai demokrata izateari eusten dio

Covid-19a atzemateko proba batean positibo emateagatik konfinatuta dago, eta "kanpainara itzultzeko gogoa" agertu du X sare sozialean. Trumpek egindako hitzaldia ere kritikatu du Bidenek.

Joe Biden. Argazkia: EFE.
Joe Biden. Argazkia: EFE.
Joe Biden. Argazkia: EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak Donald Trumpen hitzaldia kritikatu du X sare sozialean publikatutako txio batean. Biden etxean konfinatuta dago, covid-19a atzemateko proba batean positibo eman eta gero. "Kanpainara itzultzeko gogoa" berretsi du presidenteak, nahiz eta bere aurkako presioa areagotu egin den. 

Alderdi Demokrataren presioei entzungor eginez, Trumpek Errepublikanoen Konbentzio Nazionalean egindako hitzaldia kritikatu du AEBko presidenteak: "Etxean konfinatuta nago covidarekin, eta horregatik, zoritxarrez, Donald Trumpen hitzaldia CNR katean ikusi dut. Zer demontre esaten ari zen?".

Aurreko asteazkenean positibo eman ostean, bere etxean konfinatuta dago Biden, Delwaren.

Presioak, gora

Joe Bidenen hautagaitzarekin haserre jarraitzen dute hainbat demokratak, eta haren aurkako presioak gora egin du. 13 legegile demokrata gehiagok eskatu dute berrautaketa kanpainari amaiera ematea, eta Donald Trump presidente ohiaren kanpainari aurre egiteko "lekukoa pasatzeko" eskatu dute.

Kongresuko 38 kide demokratak eskatu dute jada Biden erretiratzeko. Horietako 34 Behe Ganberako ordezkariak dira, eta 4 senatari ere badira horien artean. Hain zuzen ere, bi ganberetako kide demokraten % 14 baino gehiago dira ahots disonanteak.

"Pasa lekukoa" esaldia lelo bihurtu da Bidenen kanpainaren aurka egiten ari diren demokraten artean, eta askok presionatzeko erabili dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Hauteskundeak AEB Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Joe Biden