Mundua -

AEB

Trump Truth-en: "Jainkoak bakarrik saihestu du pentsaezina zena gertatzea"

Bere sare sozialean argitaratutako mezu batean adierazi duenez, "ez dugu beldurrik izan behar, eta tinko jarraituko dugu gure fedean eta desafioka gaizkiari aurre eginez". Estatubatuarrei "batasuna eta izaera" eskatu die.

Segurtasuneko agenteak Trump oholtzatik jaisten. Argazkia: EFE
Segurtasuneko agenteak Trump oholtzatik jaisten. Argazkia: EFE
Trump belarri batean zauritu dute, mitin batean tirokatuta

0:42

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump AEBko presidente ohi eta Etxe Zurirako hautagaiak "batasuna eta izaera" eskatu die estatubatuarrei, Pennsylvaniako mitin batean izandako atentatutik bizirik atera ostean argitaratutako mezu batean.

"Jainkoak bakarrik saihestu du pentsaezina zena gertatzea", esan du Trumpek berak sortutako Truth Social sare sozialean, eta erasoaren ostean jasotako babesa eskertu du. "Ez dago zertan beldurrik izan, eta tinko jarraituko dugu gure fedean, gaizkiari aurre emanez", adierazi du.

Atentatuan hildakoari eta zaurituei doluminak emateko baliatu du mezua Trumpek. "Hain modu beldurgarrian hil duten herritarraren oroitzapena bihotzean eramango dugu", adierazi du presidente ohiak.

"Une honetan, inoiz baino garrantzitsuagoa da elkar hartuta jarraitzea eta estatubatuar gisa dugun benetako izaera erakustea, indartsu eta irmo mantenduz eta gaizkiari irabazten ez utziz", adierazi du.

Aurreikuspenak betetzen badira, datorren astelehenean Wisconsinen hasiko den Alderdi Errepublikanoaren Konbentzio Nazionalean izango dela esan du. "Benetan maite dut gure herria eta maite zaituztet guztiok, eta espero dut gure nazio handi honi Winsconsindik hitz egin ahal izatea", gaineratu du.

Mensaje de Trump en Truth Social.

Donald Trump AEBko presidente izateko hautagai errepublikano eta presidente ohia hiltzeko saiakera egin dute bart mitin batean. FBIk Thomas Matthew Crooks gisa identifikatu duen 20 urteko gazteak tiro egin dio Butlerren (Pennsylvania), baina belarri batean urratu bat besterik ez dio egin. Hala ere, bi hildako utzi ditu erasoak: erasotzailea bera (Poliziak tirokatu du) eta beste pertsona bat.

Zerbitzu Sekretuko agenteek egin diote aurre erasoari, presidentegaia, 15.000 ikus-entzuleak eta kazetariak lurrean etzanda zeuden bitartean.

Erasotzailea tirokatuta hil dute, baina beste pertsona bat ere hil da. Bala batek zauri arina egin dio Trumpi eskuin belarrian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Hauteskundeak AEB Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Zenbat hautagai aurkeztu dira? Atentatuak albisteak