Mundua -

Frantzia

Gabriel Attalek dimisioa aurkeztuko du bihar baina behar den denboran jarraituko du lehen ministro lanetan

Gobernuburuak adierazi duenez, "eginbeharrak eskatzen duen bitartean" eta gobernu berria osatu arte jarraituko du lanean. Igande honetako hauteskundeetan bere alderdiak gehiengorik lortu ez duela eta hartu du erabakia.

Gabriel Attal. EFE.
Gabriel Attal. EFE.
Gabriel Attal. EFE.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gabriel Attal Frantziako lehen ministroak iragarri du dimisioa aurkeztuko diola astelehen honetan bertan Emmanuel Macron presidenteari, "tradizio errepublikarrari leial", Frantziako hauteskundeen bigarren itzulian gobernua babesten zuten alderdiek porrot egin ostean.

"Tradizio errepublikarrari leial, bihar goizean dimisioa aurkeztuko diot Errepublikako presidenteari", adierazi du Attalek Matignongo Etxeko patiotik, lehen ministroaren egoitza ofizialetik, Frantziako komunikabideek jaso dutenez.

Gobernuburuak adierazi duenez, "eginbeharrak hala eskatzen duen bitartean" eta gobernu berria ezarri arte jarraituko du lanean. Elkarrekin Errepublikaren alde alderdiak gande honetako hauteskundeetan gehiengorik lortu ez duela eta hartu du erabakia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Frantzia Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Frantzia Frantziako Gobernua