Mundua -

Erresuma Batuko hauteskundeak

Sunakek kontserbadoreen lider izateari utziko dio ordezkoa aukeratzen dutenean

Lehen ministro gisa dimititzeko Charles III.a erregearekin bildu aurretik egindako hitzaldian, "herriak mezu argia bidali du", esan du.

Rishi Sunakek, Alderdi Kontserbadoreko liderrak, Downing Street utzi du. Argazkia: EFE.
Rishi Sunakek, Alderdi Kontserbadoreko liderrak, Downing Street utzi du. Argazkia: EFE.
Rishi Sunakek, Alderdi Kontserbadoreko liderrak, Downing Street utzi du. Argazkia: EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rishi Sunak kontserbadoreak Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadorearen gidaritza utziko duela iragarri du, Keir Starmerren Alderdi Laboristak hauteskundeak argi irabazi ondoren. Sunakek adierazi duenez, ordezkoa aukeratu arte jarraituko du karguan, eta ondoren utziko du gidaritza.

Lehen ministro gisa orain arte zuen kargua uzteko Charles III.a erregearekin bildu aurretik, kazetarien aurrean agertu da Sunak Downing Streeteko 10. zenbakiaren aurrean. Herrialdeari "barkamena" eskatu dio, eta britainiarrek "mezu argia" bidali dutela esan du bost minutu eskas iraun duen hitzaldian. Porrotaren ardura bere gain hartu du berriz ere.

Akshata Murty emaztea alboan zuela, Sunakek gorespen hitzak izan ditu Keir Starmerrentzat; "politikari zuzena" dela eta "errespetatzen" duela esan du.

Hitzaldia amaitutakoan, Buckingham Jauregira joan da eta Charles III.a erregearekin bildu da, lehen ministro kargua formalki uzteko. Ondoren, bertatik alde egin du, eta familiaren ohiko bizitokira, Ingalaterra iparraldera, abiatu dela uste dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Erresuma Batua Eguneko albisteak Albisteak