Mundua -

erasoa Israelen

Pertsona bat hil eta beste bat larri zauritu ditu labanaz gizonezko batek Israel iparraldean

Polizia ekintza "terrorista" den ikertzen ari da. Gertakaria 11:30ean izan da, Israelgo iparraldeko Carmiel hiriko merkataritza-gune batean. Bi zauritu larri eraman dituzte ospitalera eta horietako bat bertan hil da. Ustezko erasotzailea ere hil egin du Poliziak.

Erasoa izan den tokia. Irudia: EFE
Erasoa izan den tokia. Irudia: EFE
Erasoa izan den tokia. Irudia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

20 urte inguruko bi gizon larri zauritu dira asteazken honetan Israel iparraldean labankada bat jaso ostean, bertako larrialdi-zerbitzuek jakitera eman dutenez, eta horietako bat ospitalean hil egin da. Gainera, hirugarren pertsona bat "shock" egoeran artatu dute. Polizia ekintza "terrorista" den ikertzen ari da.

Gertakaria 11:30 aldera izan da (8:30 GMT) Carmiel hiriko merkataritza-gune batean, eta bi zaurituak ospitalera eraman dituzte, larri. Horietako bat hil egin da. Zauritutako bat izan da, hain justu, erasotzaileari tiro egin eta "neutralizatzea" lortu duena, Shuki Tahauko Iparraldeko Polizia Barrutiko buruak eta tokiko hedabideek jakitera eman dutenez.

Polizia bertaratu eta erasotzailea hil egin du: "Neutralizatu egin dute, eta une honetan polizia ugari dago ezbeharra izan den tokian", adierazi du Poliziak ohar baten bidez.

Erasotzailea Nahf herri arabiarrean bizi den israeldar bat da, Carmiel ondoan dagoen herrikoa, Haaretz egunkariaren arabera.

Larrialdietako zerbitzuaren bozeramaile batek ohar batean ondorengoa adierazi du: "Merkataritza-gunera iritsi naizenean, bigarren solairura bidali naute. Bi zauritu ikusi ditut, 20 urte inguruko gizonezkoak, merkataritza-guneko postuen ondoan etzanda, zauri larriekin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Delituak Atentatuak Eguneko albisteak Albisteak Israel Ekialde Hurbila