Mundua -

hauteskundeak erresuma batuan

Laboristak faborito Erresuma Batuan, 14 urte eta gero kontserbadoreak boteretik kentzeko

Ostegun honetan Erresuma Batuan egingo diren hauteskunde legegileei buruzko inkesta guztiek abantaila handia ematen diete laboristei. Brexitak eta horrek ekonomia britainiarrean ekarritako ondorioek, covidak eta bizi-kostuaren igoerak Alderdi Kontserbadorearen itxaropenak lurpean utzi ditu.

Keir Starmer, Erresuma Batuko panorama alda dezakeen laborista. Argazkia: EFE
Keir Starmer, Erresuma Batuko panorama alda dezakeen laborista. Argazkia: EFE
Keir Starmer, Erresuma Batuko panorama alda dezakeen laborista. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuan ostegun honetan, uztailaren 4an, egingo dira hauteskundeak, eta, aurreikuspen guztien arabera, litekeena da 14 urteren ondotik laboristak berriz ere boterera itzultzea, inkestek abantaila handia ematen baitiete. Rishi Sunak lehen ministro kontserbadorea, berriz, porrota ahalik eta txikiena izan dadin ahaleginduko da.

Europar Batasunetik atera ondoren Erresuma Batuan egiten diren lehen hauteskundeak izango dira ostegun honetakoak, eta brexitaren ondorioak markatuta egon dira. Inkesten arabera, laboristek kontserbadoreekiko 20 puntuko aldea lortuko lukete, botoen % 41. Horrek esan nahi du Keir Starmer lehen ministro bihur daitekeela, 200 eserleku baino gehiagorekin gehinegoa lortuta.

Alderdi Kontserbadorearen izenean, Rishi Sunak egungo lehen ministroa aurkeztu da. Herrialdeko zenbait lekutan Alderdi Kontserbadoreak botoetan galera handia izango dutela uste dute inkestek. Azken hauteskundeetan 365 eserleku lortu zituen eta, hauetarako, boto guztien % 20 inguru baino ez izatea aurreikusten da. Brexitak eta horrek ekonomia britainiarrean dituen ondorioek, covidak eta bizi-kostuaren igoerak Alderdi Kontserbadorearen itxaropenak lurpean utzi ditu.

Hauteskunde sistema britainiarrak bi alderdi handiei egiten die mesede, Kontserbadoreari eta Laboristari. Baina kontserbadoreekiko atsekabeak ultraeskuinaren aldeko areagotu ditu eta beste lau alderdirekin batera lehiatuko dira, Alderdi Liberal Demokrata, Reform UK alderdia — lehen Brexitaren Alderdia zena —, SNPk eta Alderdi Berdeak ordezkaritza lortzeko. 

Nola funtzionatzen du Erresuma Batuko hauteskunde-sistemak?

Herrialdea 650 barrutitan banatzen da eta, barruti bakoitzean, herritarrek hautagai bakarra aukeratzen dute. Horrela, boto-emaileek zuzenean aukeratzen dute Komunen Ganberako diputatu bat, hauteskunde-barruti bakoitzeko bat, alderdien zerrendak sortu beharrik gabe.

650 diputatuetatik 543 Ingalaterrakoak dira, 57 Eskoziakoak, 32 Galesen ordezkariak eta 18 Ipar Irlandakoak. Sistema horrekin, ez dago gehiengo absolutua lortzeko betebeharrik, ezta bigarren itzuli bat egiteko beharrik ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Erresuma Batua Zenbat hautagai daude hauteskundeetan? Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Keir Starmer gaur