Mundua -

Hauteskundeak Iranen

Jalili kontserbadoreak eta Pezeshkian erreformistak bigarren itzulian izango dute jokoan Irango presidentetza

Izan ere, nahiz eta biak izan hautagai bozkatuenak, ez dute garaipena lortzeko beharrezkoa den botoen % 50 gehi bat lortu. Horrenbestez, uztailaren 5ean izango dute hauteskundeen bigarren itzulia.

24,5 milioi boto zenbatu zituzten Irango hauteskundeetako lehenengo itzulian. Argazkia: EFE.
24,5 milioi boto zenbatu zituzten Irango hauteskundeetako lehenengo itzulian. Argazkia: EFE.
24,5 milioi boto zenbatu zituzten Irango hauteskundeetako lehenengo itzulian. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Said Jalili kontserbadoreak eta Masud Pezeshkian erreformistak Irango presidentetza izango dute jokoan bigarren itzulian, uztailaren 5ean.

Bi horiek izan dira hautagai bozkatuenak lehen itzulian; hala ere, ez dute garaipena lortzeko beharrezkoa den botoen % 50 gehi bat lortu. Bestaldem Mohamad Bagher Ghalibaf kontserbadorea izan da boto gehien jaso dituen hirugarren hautagaia.

Hain zuzen ere, hauteskundeetan jasotako 24,5 milioi boto zenbatu ostean, Pezeshkianek 10,4 milioi boto jaso ditu; Jalilik, aldiz, 9,4 milioi.

Parte-hartze baxua

Irango Errepublikak 1979tik hauteskundeetan izandako parte-hartzerik baxuena izan du.

Hain zuzen, boto-emaileen % 40ak baino ez du bozkatu, herrialdeko Hauteskunde Batzordeak partekatutako datuen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Iran Hauteskundeak Ekialde Hurbila gaur