Mundua -
Europar Batasuna
EBko buruzagiak Europako erakundeen goi karguen banaketa adosten saiatuko dira gaur bilera informal batean
Ezusterik esean, Ursula Von der Leyen kontserbadoreak Europako Batzordearen buru jarraituko du, António Costa sozialista aukeratuko dute Europako Kontseilua gidatzeko eta Kaja Kallas liberalak Josep Borrelen lekukoa hartuko du Europako Diplomaziaren buruzagitzan.
Agentziak | EITB Media
Europar Batasuneko (EB) Estatu eta gobernuburuek bilera informala dute gaur Bruselan Europako erakundeen goi-karguen banaketa adosten hasteko. Berez, hilabete amaierara arte dute ituna ixteko, baina negoziazioak ondo eginez gero, astelehen honetako hitzordua nahikoa izan daiteke. Dena ondo bidean, Ursula Von der Leyen kontserbadoreak jarraituko du Europako Batzordearen Presidentetzan. Trukean, Antonio Costa Portugalgo lehen ministro ohia Europako Kontseiluaren gidaritzan jarriko lukete. Azkenik, kiniela guztien arabera, Kaja Kallas liberal eta Estoniako lehen ministroa aukeratuko dute Europako diplomaziaren buru, Josep Borrellen ordez.
Nahiz eta erabaki irmorik gabeko bilera informala izan, karguak banatzeko akordio politikoa eman daiteke; betiere, oreka geografikoak, ideologikoak eta generokoak errespetatzen duen diseinurik adosten bada.
Horrekin batera, Europar Batzordeko Presidentetza ere izango da akordioaren parte. Karguan legegintzaldiaren lehen erdian diharduen Roberta Metsola 'popularra' mantentzea espero bada ere, izendapena egiteko ahalmena Europako Parlamentuaren osoko bilkurari dagokio, zeinak uztailaren 16an bozkatuko baitu hautagaitza Estrasburgon (Frantzia).
Gainerako karguak, Europako Batzordeko eta Europako Kontseiluko Lehendakaritzarena eta EBko Goi Ordezkariarena, Hogeita Zazpien prerrogatiba da izendapena, eta gehiengo kualifikatua behar du Kontseiluan onartzeko. Horrek murriztuko luke gobernu ultrakontserbadoreen beto-ahalmena, hala nola, Viktor Orbanena; izan ere, hungariarra Von der Leyen berrautatzearen aurka agertu da jada. Gainera, Erkidegoko Exekutiboaren buruzagitzak Europako Parlamentuko botoa beharko du uztaileko osoko bilkuran, ordurako akordio sendorik sortzen ez bada.
Von der Leyenek eta Costak, aukera gehiagorekin
Ursula Von der Leyenek Europako Alderdi Popularraren (EPP) babesa jaso badu ere, Sozialistak eta Demokratak taldeak (S&D) eta liberalen taldeak (Renew Europe) ere Parlamentuaren zenbaketa gainditzeko babesa emango diotela adierazi dute. Baldintzen artean, 'marra gorri' gisa jarri dute bidean eurodiputatu ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrekoekin itunik ez egitea; hau da, ez Marine Le Pen buru den Identitate eta Demokrazia taldearekin (ID), ezta Kontserbadoreak eta Erreformistak taldearekin (KE) ere, Vox eta Giorgia Meloniren Italiako Anaiak tarteko.
Aldiz, Costaren aukerek zalantza gutxiago sortzen dute. Izan ere, Portugalgo Gobernu kontserbadorearen bermea du Charles Michel Europako Kontseiluko presidentea kargugabetzeko, abenduaren 1etik aurrera. Hori guztia, kabineteko bururekin zerikusia zuen ustelkeria kasuan ondorioz, Costak Portugalko lehen ministro gisa dimisioa aurkeztu ostean. Gainera, portugaldarrak oso harreman ona du Von der Leyenekin, Pedro Sanchezekin eta Emmanuel Macronekin.
Europako Batzordeak EPPri eta Europako Kontseiluak sozialdemokratei erreserbatutako banaketan horrekin, Kallas Europako diplomaziaren buru izateko hautagaitzak indarra hartu du. Horrek goi-karguen hirrugarren eserlekua emango lieke liberalei ('Top Jobs', Europar Batasuneko hizkeran); izan ere, profil egiaztatuta du jada Ukrainaren inbasioaren ostean bere hitzak izandako presentziaren ondoren. Izendapen horrek orekaran beste 'laukitxo' batzuk beteko lituzke, ekialdeko herrialde txiki baten ordezkari gisa.
Guzti horrek aurre-akordioa ekar dezakeen arren, EBko estatuburuek eta gobernuburuek beren erabakiak zehazteko bilera bat dute oraindik, ekainaren amaieran.