Mundua -

Gaza erasopean

NBEk Gazako krimenei buruz egindako txostena "akusazio faltsuz beteta" dagoela dio Israelek

Israelgo Atzerri ministroaren hitzetan, txostena "NBE izeneko antzerki politiko zinikoaren beste adibide bat da".

Gazako Al Shifa erietxeren aurkako bonbardaketa. Argazkia: OME
Gazako Al Shifa erietxeren aurkako bonbardaketa. Argazkia: OME
Gazako Al Shifa erietxeren aurkako bonbardaketa. Argazkia: OME

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo Atzerri ministro Oren Marmorsteinek komunikatu batean adierazi duenez, Nazio Batuen Erakundeko Okupatutako Lurralde Palestinarren Ikerketarako Batzordeak Gazako erasoaldia "sarraskia" dela salatuz egin duen txostena "Israelgo Armadako soldaduen aurkako salaketa faltsuz beteta dago".

Israelgo diplomaziaren bozeramailearen aburuz, argitalpen hau "NBEren antzerki politiko zinikoaren beste adibide bat da" eta Antonio Guterres buru duen "erakundea bere punturik baxuenera iritsi dela erakusten du".

Era berean, testua "bekatuan jaiotako erakunde batek egin" duela iritzi dio. Horrez gainera, "NBEren beraren arauak urratzen" dituela eta "liderrak partzializatuta eta kutsatuta" daudela gehitu du.

Marmorsteinen komunikatuaren arabera, "txostenak errealitate alternatibo bat deskribatzen du; hamarkadetako eraso terroristak ezabatu egin dira, ez dute israeldarren aurkako etengabeko erasorik islatzen eta ez da eraso terrorista batetik defendatzen ari den estatu demokratikoaren aipamenik egiten".

Azkenik, honek guztiak ez duela "harritzen, baina etsigarria izaten jarraitzen" duela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea NBE Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina gaur Giza eskubideak Ekialde Hurbila Hamas Benjamin Netanyahu