Mundua -

Gaza erasopean

Hamasek babestu egin du AEBk Gazarako egindako su-eten proposamena

NBEren Segurtasun Kontseiluak Gazako gerrari amaiera emateko hiru faseko su-eten proposamena onartu eta biharamunean, Hamas prest agertu da bitartekariekin horri buruz hitz egiteko.

Rafah, en Gaza. Foto de archivo: EFE
Rafah, en Gaza
Rafah, en Gaza. Foto de archivo: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamas Erresistentzia Islamikorako Mugimenduak pozik hartu du NBEren Segurtasun Kontseiluak Gazako gerrari buruz, bart, onartutako ebazpena. Aipaturiko su-eten proposamenak hiru fase bereizten ditu Hamasen eta Israelen arteko gatazkari amaiera emateko.

Azken orduetan zabaldutako ohar batean, Hamas prest agertu da bitartekariekin "elkarlanean" aritzeko eta negoziatzen hasteko, besteak beste, su-eten proposamenak "gure herriaren eskaerekin eta gure erresistentziarekin" bat egiten duelako.

Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak aldeko 14 botorekin eta Errusiaren abstentzioarekin onartu du, bart, Joe Biden AEBko presidenteak Gazarako egindako su-eten proposamena. Gazako gerrari buruz Segurtasun Kontseiluak onartu duen laugarren ebazpena da, baina aurrekoek ez dute gatazkari amaiera emateko balio izan.

NBEko Segurtasun Kontseiluak AEBk Gazarako egindako su-eten proposamena babestu du
NBEko Segurtasun Kontseiluak AEBk Gazarako egindako su-eten proposamena babestu du
NBEko Segurtasun Kontseiluak AEBk Gazarako egindako su-eten proposamena babestu du

0:44

Joe Bidenek egindako su-eten proposamena hiru fasetan banatzen da. Besteak beste, erabateko su-etena, Hamasek bahitutako israeldarrak askatzea, hildako bahituen gorpuak familien esku uztea, eta preso palestinarrak askatzea jasotzen du.

Gainera, Gazako lurraldea murrizteko edozein ahalegin baztertzen du testuak.

Palestinako Aginte Nazionalak agintzen du Zisjordanian, eta Hamasek Gazan, eta bi agintaritzak bateratzea ere jasotzen du proposamenak. Orain arte, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa horren aurka agertu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak NBE Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Joe Biden Ekialde Hurbila Hamas Giza eskubideak gaur