Mundua -
TITULAR NAGUSIAK
Albiste izango dira: Hauteskunde biharamuna, Bilboko emisio gutxiko eremua eta Kataluniako Parlamentua, abian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko ekainaren 7an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Hauteskunde biharamuna: Europako Alderdi Popularrak irabazi ditu Europako Parlamenturako hauteskundeak, eta lehen indarra izaten jarraituko du, 189 eserlekurekin. Europako Sozialisten eta Demokraten Aliantza (S&D) izango da Europako Parlamentuan ordezkari gehien izango dituen bigarren taldea, 135 eurodiputaturekin, eta Europa Berritu liberalek 80 eserleku lortu dituzte. Europaren aldeko hiru talde nagusiek, beraz, 404 eserlekuko gehiengo osoa izango lukete 720 eserleku izango dituen Europako Parlamentuan.
- Bilboko emisio gutxiko eremua: Bilboko emisio gutxiko eremuaren informazio kanpaina abiatuko du Udalak. Ekainaren 15etik aurrera ezin izango dira emisio baxuko eremura sartu 2000. urtea baino lehen matrikulatutako gasolina motorra duten ibilgailuak eta 2006. urtea baino lehenagoko matrikula duten dieselak. Hala ere, debekua ez da ekainaren 17ra arte indarrean sartuko, astelehenetik ostiralera (07:00 - 20:00) aplikatuko baita.
- Kataluniako Parlamentuaren osaketa: 16:00etatik aurrera, Kataluniako Parlamentua osatzeko osoko bilkura egingo dute, eta zalantzan dago bertaratu ezin izango diren hiru diputatuek, tartean Carles Puigdemont presidentegaiak, parte hartu ahal izango duten ala ez, Auzitegi Konstituzionalak boto telematikoa galaraztea erabaki ostean.