Mundua -

Danimarka

Danimarkako lehen ministroari eraso zion gizona espetxera bidali du behin-behinean epaileak

Ekainaren 20ra arte egongo da espetxean akusatua. 39 urteko gizona mozkor eta, itxuraz, drogen eraginpean zegoen Frederikseni eraso zionean. Epailearen aurrean zegoenean "erdi lo" zegoela adierazi dute. Atxilotuak errugabetzat jo du bere burua.

Mette Frederiksen. EFE.
Mette Frederiksen. EFE.
Mette Frederiksen Danimarkako lehen ministroari eraso egin diote

0:36

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bart gauean Mette Frederiksen Danimarkako lehen ministroari eraso egiteagatik akusatutako gizona espetxera bidali du Frederiksberg udalerriko epaileak, behin-behinean, ekainaren 20ra arte.

Akusatua, 39 urtekoa, mozkortuta eta ziurrenik drogen eraginpean zegoen lehen ministroari eskuineko besaburuan ukabilkada eman zionean. Frederiksenek bultzada bat ere jaso zuen, baina ez zen lurrera erori.

Azken parte medikoaren arabera, Frederiksen ondo dago, baina traumatismo zerbikal txiki bat du eta "asaldatuta" egon da denbora batez.

Magistratuaren ustez, gizonak lehen ministroa nahitaez ezagutu behar zuen, eta "frogatutzat" jo du berak egin ziola eraso. Hala ere, akusatuak errugabe jo du bere burua, Jyllands Posten egunkari daniarraren arabera.

Ekstra Bladet egunkariaren hitzetan, akusatuak "ez du danieraz hitz egiten, ezta ulertzen ere", eta epailearen aurrean zegoenean "erdi lo" zegoela adierazi dute.

Politiken egunkariak entzunaldi horren inguruan kontatu duenez, akusatuak "ez du Danimarkarekin harreman handirik". Dena den, Danimarkako Gizarte Segurantzako zenbakia du, eta horrek esan nahi du noizbait lan egin duela herrialde horretan. 

Horiek guztiak ikusirik, epaileak behin-behinean espetxera bidali du, ihes egiteko arriskua dagoela iritzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Delituak Eguneko albisteak Albisteak Danimarka