Mundua -

93 herrialdek aitortu diote

Independentzia ospatu dute Kosovon, nazioarteko tutoretza bukatuta

Kosovoko Nazioarteko Ikuskapen Taldeak bukatutzat eman du ikuskaritza. Hala ere, NATOren eta Europar Batasunaren tutoretza izaten jarraituko dute.

Kosovoko Nazioarteko Ikuskapen Taldeak bukatutzat eman du ikuskaritza. EFE
Kosovoko Nazioarteko Ikuskapen Taldeak bukatutzat eman du ikuskaritza.
Kosovoko Nazioarteko Ikuskapen Taldeak bukatutzat eman du ikuskaritza. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herrialdeko agintarietzat herrialdearen benetako independentziaren hasiera dena ospatu dute astelehen honetan Kosovon, Nazioarteko Ikuskapen Taldeak ikuskaritza bukatutzat eman ondoren. Edonola ere, NATOren eta Europar Batasunaren tutoretza izaten jarraituko du Kosovok.

"Gaur, Kosovoko Nazioarteko Ikuskapen Taldeak bukatutzat ematen du gaur ikuskaritza, eta nazioarteko ordezkari zibilaren agintaldia'', iragarri du talde horrek ohar batean.

Europako 23 herrialdek, Turkiak eta AEBek osatzen dute taldea, eta 2008an Kosovok subiranotasuna aldarrikatu ondoren herrialdea independentziarako bidean gidatzeko helburuarekin sortu zen.

Ohar horretan taldeak azaldu duenez, dagoeneko martxan jarri dute Ahtisaari plana. Etnia anitz bilduko dituen estatu demokratikoa aurreikusten du plan horrek, gutxiengo serbiarraren babes eta deszentralizazio maila handi batekin.

"Kosovok aurrerapauso handiak eman ditu. Pozik nago nire agintaldia bukatu delako'', esan du Pieter Feith nazioarteko ordezkari zibilak, kargua utzita.

Nazioarteko presentziari eutsi egingo diote

Taldeak lana bukatutzat eman duen arren, nazioarteko ordezkaritzak bertan jarraituko du, NATOren eta Europar Batasunaren tutoretza izaten jarraituko baitute Kosovon. 5.000 bat soldadu utziko ditu bertan NATOk, segurtasuna bermatzeko.

Espainiak ez dio independentzia aitortzen

Gaur arte, 93 herrialdek aitortu dute Kosovoren independentzia, tartean AEBek eta Europar Batasuna osatzen duten 27 herrialdeetatik 22k. Espainiak, Greziak, Eslovakiak eta Errumaniak, aldiz, ez diote oraindik independentzia aitortu.

Herrialdeko agintarietzat herrialdearen benetako independentziaren hasiera dena ospatu dute astelehen honetan Kosovon, Nazioarteko Ikuskapen Taldeak ikuskaritza bukatutzat eman ondoren. Edonola ere, NATOren eta Europar Batasunaren tutoretza izaten jarraituko du Kosovok."Gaur, Kosovoko Nazioarteko Ikuskapen Taldeak bukatutzat ematen du gaur ikuskaritza, eta nazioarteko ordezkari zibilaren agintaldia'', iragarri du talde horrek ohar batean.Europako 23 herrialdek, Turkiak eta AEBek osatzen dute taldea, eta 2008an Kosovok subiranotasuna aldarrikatu ondoren herrialdea independentziarako bidean gidatzeko helburuarekin sortu zen.Ohar horretan taldeak azaldu duenez, dagoeneko martxan jarri dute Ahtisaari plana. Etnia anitz bilduko dituen estatu demokratikoa aurreikusten du plan horrek, gutxiengo serbiarraren babes eta deszentralizazio maila handi batekin."Kosovok aurrerapauso handiak eman ditu. Pozik nago nire agintaldia bukatu delako'', esan du Pieter Feith nazioarteko ordezkari zibilak, kargua utzita.Nazioarteko presentziari eutsi egingo dioteTaldeak lana bukatutzat eman duen arren, nazioarteko ordezkaritzak bertan jarraituko du, NATOren eta Europar Batasunaren tutoretza izaten jarraituko baitute Kosovon. 5.000 bat soldadu utziko ditu bertan NATOk, segurtasuna bermatzeko.Espainiak ez dio independentzia aitortzenGaur arte, 93 herrialdek aitortu dute Kosovoren independentzia, tartean AEBek eta Europar Batasuna osatzen duten 27 herrialdeetatik 22k. Espainiak, Greziak, Eslovakiak eta Errumaniak, aldiz, ez diote oraindik independentzia aitortu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mundua berriak EB Espainia albisteak NATO Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Kosovo albisteak