Mundua -
OZEANIA
Kaledonia Berrian harrapatutako donostiarra Frantziako Gobernuak jarritako hegaldi batean aterako da bertatik
Eserleku bat lortu dute berak eta bere bikotekideak Parisek herritarrak etxeratzeko bidaliko duen hegazkinean.
EITB Media
Kaledonia Berriko istiluen erdian harrapatuta dagoen donostiarrak eta bere bikotekideak lortu dute jada bertatik ateratzeko modua, EITBk jakin duenez. Eztei bidaia egiten ari ziren bertan hauteskunde-erroldaren erreformak eragindako matxinada piztu zenean, eta maiatzaren 14an nazioarteko hegaldi guztiak bertan behera geratu ziren.
Ordutik, zenbait herrialdetako enbaxadekin harremanetan jarri dira bertatik ateratzeko modua aurkitzeko, eta azkenean Frantziako Gobernuak jarri duen hegaldi batean aterako dira. Magenta hegaldi nazionaletarako aireportuan daude, baina Tontouta nazioarteko aireportura eramango dituzte laster.
Iñigo Aguayo da bertan bere bikotekidearekin batera harrapatuta dagoen donostiarra, eta leku seguruan egon direla jakinarazi duen arren, asteak daramatzate bertatik alde egiteko moduren baten bila, maiatzaren 23ko elkarrizketa honetan argi geratu zenez: