Mundua -
Atentatua
Afganistanen zauritutako bilbotarrak hobera egin du, baina larri dago
Atzerri ministro espainiarrak esan du diplomazialariak daudela Asiako herrialdean zaurituak "beharrezko osasun arreta" jasotzen duela ziurtatzeko.
agentziak | eitb media
Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri Gaietarako ministroak azaldu du ostiralean Bamiyanen (Afganistan) izandako atentatuan zauritutako bilbotarrak hobera egin duela, baina larri jarraitzen duela.
Antena 3 telebista katean egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, "hobera egiten ari da, larri dago, baina kontziente; beraz, aurrera egingo duela espero dugu". Onik atera diren turistak, berriz, alde egin dute, beren kabuz, herrialdetik.
Izapide guztiekin laguntzeko eta hildako hiru kataluniarren gorpuak etxeratzeko, Afganistanen dira Ricardo Losa enbaxadorea, segurtasun arrazoiengatik Katarren bizi dena, eta Pakistango beste diplomazialari bat. "Operazioa guztiz amaitu arte" han egongo omen dira.
Afganistan, talibanen mende egon arren, gero eta jende gehiago erakartzen duen herrialde arriskutsua
Ministroak argitu du diplomazialarien zeregina "gorpuen etxeratzea modu eraginkorrean egiten dela" eta zaurituak "beharrezko osasun arreta jasotzen duela" ziurtatzea dela.
Azken horren kasuan, medikuak "izango dira etxeratzeko moduan dagoela esango dutenak".