Mundua -

Normandia

Sinagoga bati su ematen saiatu den gizon bat hil du Frantziako Poliziak, Rouenen

Frantziako Barne ministro Gerald Darmaninek agenteak zoriondu ditu "erantzuteko izan duten gaitasunagatik" eta "erakutsitako ausardiagatik".Agintariek, oraingoz, baztertu egin dute gertatutakoa eraso terrorista gisa ikertzea. 

Sinagoga bati su ematen saiatu da gizon bat Rouenen.
Sinagoga bati su ematen saiatu da gizon bat Rouenen.
Sinagoga bati su eman nahi zion gizon bat hil du Frantziako Poliziak Rouenen

0:20

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako segurtasun indarrek sinagoga bati su ematen saiatu den gizon bat hil dute goizaldean Rouen hirian, Normandiako eskualdean.

Frantziako Barne ministro Gerald Darmaninek adierazi du Polizia bere armaz baliatu dela "armak zeramatzan gizabanakoa neutralizatzeko", eta agenteak zoriondu ditu "erantzuteko izan duten gaitasunagatik" eta "erakutsitako ausardiagatik", X sare sozialaren bidez zabaldutako mezu batean.

06:45 aldera, segurtasun indarrak hildako gizona zegoen tokira bertaratu dira, sinagoga baten inguruan kea ikusi baitute. Han, eskuan laban bat eta burdinazko barra bat zeramatzan gizona aurkitu dute, Le Figaro egunkariaren gertuko iturriek jakitera eman dutenez. Iturri horien arabera, agenteari aurre egin die ustezko erasotzaileak. 

Rouengo alkate Nicolas Mayer-Rossignolek esan du ez dela biktima gehiagorik egon, eta erantsi suhiltzaileek kontrolpean dutela sute saiakera. Halaber, Rouengo judu herriari elkartasuna agertu dio.

Agintariek, oraingoz, baztertu egin dute gertatutakoa eraso terrorista gisa ikertzea. 

Fiskaltzak, bere aldetik, bi ikerketa abiatu ditu, bata suteari buruzkoa, eta bestea gizonaren hilketarekin lotutakoa.

Hildako gizona ez dute oraindik identifikatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Frantzia Eguneko albisteak Albisteak Erailketak