Mundua -

Gaza, erasopean

Israelen eta Hamasen arteko su-eten baterako itxaropena zabaldu da nazioartean

Palestinako iturri anonimo baten esanetan, aurrerapausoak egon dira Hamasen eta Israelen arteko negoziazioetan, eta Egiptoko ordezkaritzak desadostasun puntuak nolabait "arintzea" lortu duela erantsi du.

Al Shifa ospitalearen ingurua. Argazkia: EFE
Al Shifa ospitalearen ingurua. Argazkia: EFE
Al Shifa ospitalearen ingurua. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gazako Zerrendan su-etena ezartzeko negoziazioak bide onetik doaz, eta akordioa hurbil dago, nahiz eta oraindik itunik itxi ez duten, Kairon izaten ari diren elkarrizketen berri duen iturri batek EFE albiste-agentziari jakinarazi dionez.

Palestinako iturri anonimo baten esanetan, aurrerapausoak egon dira Hamasen eta Israelen arteko negoziazioetan, eta Egiptoko ordezkaritzak desadostasun puntuak nolabait "arintzea" lortu duela erantsi du.

Hamas mugimendu palestinarraren eta Qatarren bitartekaritzaren ordezkariak Kairon dira goizetik, balizko su-etenaz eta bahituak askatzeaz hitz egiteko.

Bi taldeak Qatartik abiatu den hegazkin batean iritsi dira.

Al Qahera News Egiptoko telebista-kateak bi aldeetako ordezkariei esan die azken orduetan "aurrerapauso garrantzitsuak" eman direla gatazka konpontzeko bidean.

"Goi-mailako iturriak" aipatuta, telebista-kate horrek zehaztu du hizketaldietan parte hartzen ari diren negoziatzaileek gertu dutela "akordiorako formula bat", konpondu gabe dituzten gaiekin lotutakoa. Dena den, ez du informazio horren gaineko xehetasun gehiagorik eman.

Milaka israeldarrek su-etenerako akordioa eskatu diote Netanyahuri bahituak aske gera daitezen
Milaka israeldarrek su-etenerako akordioa eskatu diote Netanyahuri bahituak aske gera daitezen
Milaka israeldarrek su-etenerako akordioa eskatu diote Netanyahuri bahituak aske gera daitezen

0:37

Hamasek gerra amaitzea eskatu du berriro

Hamasek ez du itunik sinatuko, baina bileran bere buruzagi Yahia al Sinwarrek egindako eskaerak aztertuko dituzte.

Hain zuzen ere, eskari horiek Hamasek bahituta dituen israeldarrak eta Palestinako presoak trukatzearekin daude lotuta, bai eta Israelek gerra bukatzeko eman beharreko bermeekin ere. Israelek eta Benjamin Netanyahu lehen ministroak, baina, uko egin diote eskari horri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Egipto Qatar Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean? Hamas