Mundua -

HONDAMENDI NATURALA

Taiwango lurrikararen ondorioz harrapatuta dauden ia 150 pertsona ateratzeko lanean ari dira erreskate taldeak

Gutxienez 9 pertsona hil dira eta 1000 inguru zauritu, atzo izandako lurrikaren ondorioz. Ritcher eskalan 7,4 gradukoa izan zen astindu handiena. 28 erakin baino gehiago erori ziren.

Hualien (Taiwan), atzo. Argazkia: EFE
Hualien (Taiwan), atzo.
Hualien (Taiwan), atzo. Argazkia: EFE

AGENCIAS | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Taiwanen atzo izandako lurrikarak direla eta, hondakinen artean oraindik harrapatuta dauden ia 150 pertsona ateratzeko lanean ari dira etenik gabe hango erreskate taldeak; 9 pertsona hil ziren eta 1.000 inguru zauritu.

Larrialdiak kudeatzeko zentro taiwandarak zabaldutako datuen arabera, lur-astinduak 2.471 intzidentzia eragin zituen irla osoan, gehienak Hualien ekialdeko konderrian. Inguru horretan kokatu dute lurrikararen epizentroa adituek. 28 eraikin baino gehiago erori ziren.

Halaber, lurrikara izan zenean Hualiengo meatzaldetan zeuden dozenaka lagunen bila ere ari dira. Asko meatzeen barruan egon daitezkeela uste da.

Horrez gain, Taroko parke nazionaleko kobazulo baten inguruan dagoen hotel bateko langileak eta turistak bertatik atera ezinda geratu dira, 81 denera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Txina Japonia Eguneko albisteak Albisteak Lurrikarak Hondamendi naturalen biktimak Taiwan