Mundua -

Titular nagusiak

Albiste izango dira: GKEen kontrako erasoak Gazan, errelebo kontratuak eta 'bake artisauen' kontrako epaiketa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

World Central Kitchen erakundearen kontra astelehenean izandako erasoa, Gazan. Argazkia: EFE
World Central Kitchen gobernuz kanpoko erakundearen konboi baten kontra astelehenean izandako erasoa
World Central Kitchen erakundearen kontra astelehenean izandako erasoa, Gazan. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko apirilaren 3an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- GKEen kontrako erasoen ikerketa Gazan: Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak World Central Kitchen (WCK) gobernuz kanpoko erakundearen konboi bati egindako eraso "tragikoa" deitoratu du, eta Israelgo Armadak "pertsona errugabeen" aurka "nahita" egindakoa erasoa izan ez dela erantsi du. Bestalde, Antony Blinken AEBko Estatu idazkariak "ikerketa azkar, sakon eta inpartziala" eskatu dio Israeli, baina ez du erasoa gaitzetsi. 

- Errelebo kontratuen inguruko bilera: Azkenean gaur onartu liteke Euskadiko Administrazioko langile laboral finkoentzako errelebo kontratua, Eusko Jaurlaritzak gaurko deitu baititu Mahai Orokorreko sindikatuak, hitzarmena sinatzeko.

- 'Bake artisauen' kontrako epaiketa:  Jean Noel Etxeberri Txetx eta Beatrice Molle "bakearen artisauen" kontrako epaiketaren bigarren eta azken eguna Parisko Zigor Auzitegian. Biak ala biak duela zazpi urte pasatxo atxilotu zituzten Luhuson (Lapurdi), ETAren armategia desagerrazteko lanean ari zirela. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Politika Zer gertatzen ari da munduan? Eusko Jaurlaritza albisteak Iparraldea argazkiak Paris Lana azken orduko albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Adiskidetzea Euskadin Iparraldearen Orena Euskal sindikatuak