Mundua -

Ipar Irlanda

Jeffrey Donaldson lider unionistak dimisioa eman du, sexu delitu bat egotzi baitiote

Alderdiak ostiralean jakitera eman duenez, DUPeko araudiari jarraituz, Donaldsonek bere kargua utzi du, "prozesu judizial baten zain" dagoelako. Gavin Robertsonek beteko du haren lekua.

Jeffrey Donaldson. Argazkia: EFE
Jeffrey Donaldson
Jeffrey Donaldson. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jeffrey Donaldson Ipar Irlandako Alderdi Unionista Demokratikoko (DUP) liderrak dimisioa eman du, "izaera historikoko delituak" inputatu dizkiotela jakin ondoren. Hala ere, gerora jakinarazi dute sexu-delituak leporatu dizkiotela.

Donaldsonez gain, 57 urteko emakume bat ere akusatu dute ustezko delitu horietan konplize izateagatik. Ostegunean atxilotu zituzten, eta egun horretan bertan jakinarazi zieten formalki zein akusazio inputatzen dizkieten.

Alderdiak ostiral honetan jakitera eman duenez, DUPeko araudiari jarraituz, Donaldsonek bere kargua utzi du, "prozesu judizial baten zain" dagoelako. Gavin Robertsonek beteko du haren lekua.

Donaldsonek, Ipar Irlandako Parlamentuan urte gehien lanean eman dituen diputatuak, Ipar Irlandan errepublikanoekin lortutako botere akordioaren barruan alderdia integratzeko asmoa agertu zuen, Brexitaren ostean akordioen ondorioz bi urteko boikot instituzionalari amaiera emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Delituak Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Irlanda Sexu erasoak