Mundua -

Titular nagusiak

Albiste izango dira: Atentatua Moskun, Korrikaren balorazioa eta Telegramen blokeoa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Honela gelditu zen Crocus City Hall aretoa, ostiraleko atentatuaren ondotik. Argazkia: EFE
Honela gelditu zen Crocus City Hall aretoa, ostiraleko atentatuaren ondotik
Honela gelditu zen Crocus City Hall aretoa, ostiraleko atentatuaren ondotik. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko martxoaren 25ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Atentatua Moskun: Errusiako agintariek jakinarazi dute dagoeneko 137 direla Moskuko Crocus City Hall aretoan ostiralean izandako atentatuan hildakoak, igande honetan argitaratutako azken balantzearen arabera. Gainera, erasoarekin lotura dutelakoan atxilotutako lau pertsona behin-behineko kartzelaldian sartu dituzte, epaiketaren zain, terrorismoa leporatuta. Halaber, dozenaka misilekin eraso egin dio Errusiak Ukrainari igande honetan, Moskuko atentatuarekin zerikusia izan duela iradoki ostean.

- Korrikaren balorazioa: Martxoaren 14an Irundik abiatu zen 23. Korrika helmugara iritsi atzo, Baionako Askatasunaren plazara. 11 egunean 2.792 kilometroko ibilbidea osatuta. Biharamunean, Ane Elordi Korrika koordinatzaileak euskararen aldeko lasterketaren azken edizioaren balorazioa egingo du Baionan, 10:30etik aurrera.

- Telegramen blokeoa: Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak Telegram sare soziala behin-behinean blokeatzeko agindua eman ondotik, litekeena da gaur bertan gauzatzea. Mediaset, Antena 3 eta Movistar Plus konpainiek ezarritako salaketa baten harira iritsi zen agindu judiziala; izan ere, egile eskubideak zituzten edukiak baimenik gabe erabiltzea leporatu zioten Telegrami.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Euskarari buruzko berriak Korrikaren abestia Nazioarteko azken orduko berriak Mosku albisteak Errusia Atentatuak albisteak Baionako albisteak Sare sozialak berriak Eguneko albisteak Albisteak Telegram berriak Errusia-Ukraina gerra gaur