Mundua -

Ukrainako gerra

Errusiak misilak eta droneak jaurti ditu Ukrainan, energia azpiegituren aurka egindako erasorik handienean

Ukrainako agintarien arabera, gutxienez hiru pertsona hil dira. Gainera, inguruko herrialdeetatik argindarra jasotzen ari dira Ukrainan hornidura bermatzeko.

Errusiak goizaldean eraso egin dien Ukrainako hirietako bat. Argazkia: EFE
Errusiak goizaldean eraso egin dien Ukrainako hirietako bat
Errusiak ia 90 misil eta 60 drone baino gehiagorekin eraso dio Ukrainari

0:33

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiak 90 misil eta 60 drone baino gehiago jaurti ditu goizaldean Ukrainako bederatzi eskualderen aurka, eta, ondorioz, miloi bat kontsumitzaile baino gehiago argindarrik gabe gelditu dira. Ukrainako agintarien arabera, gerra hasi zenetik Errusiak energia azpiegituren kontra egindako erasorik bortitzena izan da.

Aipaturiko erasoetan gutxienez hiru pertsona hil eta hamabost inguru zauritu dira, bertako agintariek zabaldutako informazioaren arabera. Bi pertsona Ukraina mendebaldeko Khmelnytsky eskualdean hil dira, eta hirugarrena, Zaporizhian.

Ukraina Errumaniatik, Eslovakiatik eta Poloniatik argindarra jasotzen ari da hornidura bermatzeko. Bertako argindar enpresa nazionalak azaldu duenez, egun osoa beharko dute kaltetutako azpiegiturak konpondu eta zerbitzua berrezartzeko.

Atzo, osteguna, Errusiak 31 misil jaurti zituen Ukrainako hiriburuaren aurka, baina misilen aurkako defentsa sistemak geldiarazi zituen. Agintari ukrainarren esanetan, Ukrainako Inteligentzia Militarraren aurkako erasoa izan zen.

Iragan astean, Ukrainak Errusiako petrolio azpiegiturei eraso zien Belgorod eskualdean, eta Moskuk orduan agindutako erantzuna da, itxura batean, bart egindakoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko berriak Ukraina Errusia berriak Vladímir Putin argazkiak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Droneen albisteak Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa Zelenski albisteak