Mundua -

Argazki manipulatua

Kate Middletonek onartu egin du seme-alaben argazkia editatu izana, eta barkamena eskatu du

Irudiak arreta handia piztu zuen komunikabideetan, Kateren lehen argazki ofiziala baitzen urtarrilean sabeleko ebakuntza egin ziotenetik.

X sare sozialera igotako argazkia.
X sare sozialera igotako argazkia.
X sare sozialera igotako argazkia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kate Middleton Galesko printzesak barkamena eskatu du astelehen honetan sare sozialetan, bere seme-alabekin agertzen den editatutako argazki batek eragindako "nahasmenagatik".

"Barkamena eskatu nahi dut, partekatu genuen familia argazkiak sortutako nahasmena dela eta". Argazkian Kate agertzen da, bere hiru seme-alabekin Windsorren, familia bizi den lekuan. Kensington Palacetik esan zutenez, bere senarrak, William printzeak, atera zuela argazkia aurreko astean.

Reuters agentziako erredaktoreek ziotenez, Kateren alabaren itxuraren zati bat ez zegoela behar bezala lerrokatuta, irudia manipulatu egin zela iradokiz.

Irudiak arreta handia piztu zuen komunikabideetan, Kateren lehen argazki ofiziala baitzen urtarrilean sabeleko ebakuntza egin ziotenetik.

Bere bulegoak esan zuen ez zela kargu publikoetara itzuliko Aste Santua igaro arte eta ondo sendatzen ari zela, baina azken asteetan bere osasunari buruzko espekulazio handiak izan dira sare sozialetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Erresuma Batua Sare sozialak berriak Eguneko albisteak Albisteak Jende ospetsua Ingalaterra Argazkiak