Mundua -

Errusia

Navalniren gorpuzkiak amari eman dizkiote Errusiako agintariek, hil eta bederatzi egunera

Oposizioko buruzagiaren bozeramaileak adierazi duenez, amak Salekharden jarraitzen du, eta orain hiletaren nondik norakoak zehazteko eta agintariek hartan esku hartuko duten ala ez jakiteko zain daude.

Navalni, espetxean.
Navalni, espetxean.
Navalni, espetxean.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiako agintariek Alekseik Navalni oposizioko buruzagiaren gorpuzkiak eman dizkiote larunbat honetan haren amari, politikariaren bozeramaileak jakitera eman duenez. Bederatzi egun dira Navalni espetxean hil zela, oraindik argitzeko dauden arrazoiak tarteko. 

"Alekseiren gorpua bere amari eman diote. Eskerrik asko gurekin batera hori eskatu duzuen guztiei", idatzi du Kira Yarmish oposizioko kide zenaren bozeramaileak.

"Ludmila Ivanovna Salekharden dago oraindik. Hileta oraindik egiteke dago. Ez dakigu agintariek esku hartuko duten, familiak nahi duen bezala eta Alekseik merezi duen bezala egin ahal izateko. Berriak ditugunean jakinaraziko dizuegu", gaineratu du Yarmishek.

Yarmishek aldez aurretik jakinarazi zuen Liudmilak heriotza-ziurtagiri bat jaso duela, Navalni arrazoi naturalengatik hil zela esaten zuena, eta hiru ordu eman zizkiotela bere semearen aldeko hileta "sekretu" bat egiteko. Amak ez zuen onartu, hori onartzea sema hil zen espetxean lurperatzea litzatekeelako, Yarmishen arabera. 

Larunbat honetan bertan, Yulia Navalnaya Navalniren alargunak Vladimir Putin Errusiako presidenteari leporatu dio gorpua "bahitu" gisa mantentzea eta "hileta sekretu" bat egiten saiatzeko xantaia ugari egitea. Bere ustez, horrek erakusten du "gezurra" dela agintari errusiarrak batetzen dituela dioen premisa kristau horiek dituenik. 

"Bagenekien Putinen fedea faltsua zela, baina orain inoiz baino argiago gelditu da", esan du alargunak. "Benetako kristau batek ez luke inoiz egingo Putin Alkseiren gorpuarekin egiten ari dena". Haren ustez "satanismotik" gertu dago Putinen jarrera. 

Navalni hil eta astebete baino gehiagora, "haren heriotza ez da nahikoa izan Putinentzat", deitoratu du haren alargunak, eta ziurtatu du orain agintariek "iseka" eta "xantaia" egiten diotela egiten diotela amari. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Errusia Eguneko albisteak Albisteak