Mundua -

ingurumena

EBk airearen kutsaduraren mugak gogortuko ditu 2050ean zero emisio lortzeko

Erdietsitako akordioaren arabera, arau zorrotzagoak ezarriko dira 2030era bitartean, airea kutsatzen duten partikulak murrizteko eta mende erdirako ezarrita dagoen erronkari, hau da, kutsadura erabat ezabatzeko helburuari, bidea errazteko.

Airearen kutsadura. EFEren artxiboko irudi bat
Airearen kutsadura. EFEren artxiboko irudi bat
Airearen kutsadura. EFEren artxiboko irudi bat

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EBk airearen kutsaduraren mugak gogortzeko akordioa lortu du. Legegileek (Europako Batzordea, EBko Kontseilua eta Europako Parlamentua) arau zorrotzagoak ezarri nahi dituzte 2030era bitartean, airea kutsatzen duten partikulak murrizteko eta "zero kutsadura" lortzeko erronkari bidea errazteko.

Data horretatik aurrera, gutxienez bost urtean behin berrikusiko dira arau horiek, 2050ean kutsadura erabat ezabatzeko. Hala ere, araudia OMEren gomendioei dagokienez urrun geratzen da. Orain 27ek akordioa berretsi beharko dute EBko Kontseiluan gehiengo osoz, eta, gero, Europako Parlamentuak.

Araudi berriak gehieneko mugak eta xede-balioak gogortuko ditu hainbat kutsatzailerentzat, hala nola partikulentzat (PM2,5, PM10), NO2arentzat (nitrogeno dioxidoa) eta SO2arentzat (sufre dioxidoa). Giza osasunean inpaktu handiena duten bi kutsatzaileen kasuan (PM2,5 eta NO2), urteko muga-balioak erdira baino gehiagora murriztuko dira, 25 µg/m izatetik 10 µg/m izatera pasaz, eta 40 µg/m izatetik 20 µg/m izatera, hurrenez hurren. Hala zehaztu du Euroganberak ohar bate bidez.

Hala ere, estatu kideek hala eskatzen badute eta baldintza jakin batzuk betetzen badituzte, araudiak atea zabalik utziko du airearen kalitate-estandarrak betetzeko epea 10 urtera luzatzeko.

Akordioak, halaber, hirietako airearen kalitatearen laginketa-puntuak handitzea eta EBn gaur egun zatikatuta dauden indizeak harmonizatzea aurreikusten du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Nazioartea Europar Batasuna Eguneko albisteak Albisteak Munduko Osasun Erakundea Larrialdi klimatikoa Kutsadura Europako Parlamentuari buruzko albisteak