Mundua -
Pablo Nerudaren heriotza
Nerudaren heriotzari buruzko ikerketa berriro irekitzea agindu du Txileko auzitegi batek
Ikerketaren ardura duen epaileak argitu beharko du Nobel Saria prostatako minbizi aurreratuagatik hil zen edo diktadurako agente sekretu batek pozoitu zuen.
Agentziak | EITB MEDIA
Santiagoko Apelazio Gorteko Lehen Aretoak ikerketa berriro irekitzea erabaki du, Pablo Neruda poeta txiletarraren heriotzagatik, 1973ko irailean Augusto Pinochet buru zuen estatu-kolpea eman eta 12 egunera, Nobel Sariaren familiak EFE albiste agentziari jakinarazi dionez.
"Aurrekarietan agertzen denez, ikerketa ez dago agortuta, eta eginbide zehatzak daude, gertakariak argitzeko lagungarri izan daitezkeenak (...) sumarioa berriro irekitzea agintzen da", adierazi du epaitegiak astelehen gauean argitaratutako auto batean.
Ikerketaren arduradun den Paola Plaza epaileak argitu beharko du Nobel Saria prostatako minbizi aurreratuagatik hil zen edo diktadurako agente sekretu batek pozoitu zuen. Ikerketa irailaren 25ean itxi zuen, baina haren familiak eta Alderdi Komunistak (azken horretan militatu zuen) erabakiaren aurka egin zuten.