Mundua -

EKIALDE HURBILA

Itsaso Gorrian dabiltzan merkataritza ontziak babesteko itsas misioa onartu du Europar Batasunak

Alemania, Frantzia, Grezia eta Italiako fragatak parte hartuko dute misioan, eta Grezia izango da guztien buru. Erasoen aurrean erantzun egingo dute, baina ez dute prebentziozko erasorik egingo.

Merkataritza ontzi bat Itsaso Gorrian, artxiboko irudi batean. Artxiboko argazkia: EFE
Merkataritza ontzi bat Itsaso Gorrian, artxiboko irudi batean
Merkataritza ontzi bat Itsaso Gorrian, artxiboko irudi batean. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko Atzerri ministroek gaur onartu dute Aspides operazioa, Itsaso Gorrian dabiltzan merkataritza ontziak huthien erasoetatik babesteko.

Zehazki, Alemania, Frantzia, Grezia eta Italiako fragatak parte hartuko dute misioan, eta Grezia izango da guztien buru. Halaber, hegazkinak ere bidaliko dituzte Itsaso Gorrira, hainbat iturri diplomatikok zabaldu duten informazioaren arabera.

Defentsarako misioa izango da eta Persiar Golkoan, Omango Golkoan, Adengo Golkoan eta Itsaso Gorrian nabigatzen ari diren merkataritza ontziak eskoltatu ez ezik, huthiek bota ditzaketen misilak edo droneak eraitsiko ditu.

Erasoen aurrean erantzun egingo badute ere, ez dute matxinoen posizioen aurka egingo, Ameriketako Estatu Batuek eta Erresuma Batuak Prosperity Guardian misioarekin egiten duten bezala.

Azaroaren 19az geroztik, huthiek Itsaso Gorritik, Adengo golkotik eta Bab el-Mandeb itsasartetik igarotzen ari ziren 30 merkataritza ontzi ingururen aurka egin dute, Israelgo ontziak zirela edo Israelera zihoazela argudiatuta.

Azken aldian Yemengo milizia huthiek merkataritza ontziei egindako erasoen ondorioz, garraio enpresa askok nabigatzeko bide alternatiboak bilatu dituzte eta Hegoafrikaraino jaistea erabaki dute, ibilbide askoz luzeagoa eta garestiagoa eginez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo munduko albisteak Batasun europarra Alemania albisteak Frantzia albisteak Grezia Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Italia Merkataritza albisteak gaur Gatazkak garraio sektorean Ekialde Hurbila gaur