Mundua -

GAZA, ERASOPEAN

Human Rights Watchek ohartarazi du "hondamendia" ekar dezakeela Rafah bortxaz ebakuatzeak

"Jada ez dago leku segururik Gazan. Nazioarteko komunitateak pausoak eman beharko lituzke krudelkeria gehiago izan ez dadin", adierazi du NBEren erakundeko bozeramaile batek.

Rafah. Argazkia: EFE
Rafah. Argazkia: EFE
''Dagoeneko ez dago leku segururik Gazan'', Human Rights Watchen arabera

0:30

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaza hegoaldeko Rafah hiria, milioi batetik gora errefuxiaturen bizileku dena, ebakuatzeko Israelek eman duen agindua "legez kanpokoa" dela eta "hondamendia" ekar dezakeela ohartarazi du Human Rights Watch (HRW) NBEko erakundeak.

Estatu juduak eman duen oharrari horrela erantzun dio HRWk; izan ere, Israelek adierazi du "Rafahn operazio masiboa egiteak herritar zibilen ebakuazioa" eskatzen duela.

"Jada ez dago leku segururik Gazan. Nazioarteko komunitateak pausoak eman beharko lituzke krudelkeria gehiago izan ez dadin", adierazi du Nadia Hardman NBEren erakundeko bozeramaileak.

NBE eta AEB kezkatuta agertu dira Israelgo Armadak lurreko erasoaldia Rafahra zabaltzeko duen asmoaren aurrean, borrokaldietatik ihesi iritsitako milioi bat errefuxiatutik gora baitaude bertan.

AEBko Segurtasun Nazionalak adierazi zuen "hondamendia" izango litzatekeela Rafahn operazio militarra egitea zibilak ebakuatzeko egitasmo egokirik gabe.

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak ostiral honetan iragarri duenez, Gazako Zerrendaren hegoaldeko Rafah hiriaren "ebakuazioa" prestatzen hasteko agindua eman dio Armadari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea NBE Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Giza eskubideak gaur Gobernuz kanpoko erakundeen albisteak Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean? Netanyahu, Israelgo lehen ministroa