Mundua -

Estatu Batuak

Trump 83 milioi dolar ordaintzera zigortu dute, E. Jean Carroll kazetaria difamatzeagatik

Carrollek bigarrenez irabazi dio Trumpi epaiketa bat. Maiatzean, beste epaimahai batek AEBko presidente ohia zigortu zuen sexu-abusuagatik eta difamazioagatik.

Donald Trump AEBko presidente ohia, auzitegitik irtendakoan. Argazkia: EFE
Donald Trump AEBko presidente ohia, auzitegitik irtendakoan. Argazkia: EFE
Donald Trump AEBko presidente ohia, auzitegitik irtendakoan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaimahai federal batek 83,3 milioi dolar (76,69 milioi euro) ordaintzera zigortu du Donald Trump AEBko presidente ohia, 2019an E. Jean Carroll kazetariari egindako difamazioagatik. Kazetaria ez zuela ezagutzen eta hark salatutako sexu-abusuak faltsuak zitela esan zuen Trumpek orduan.

Hiru orduz ebazten egon ostean, zazpi gizonezkok eta bi emakumezkok osatutako epaimahaiak Trump zigortzea adostu du aho batez: Carrolli egindako kalteengatik 18,3 milioi dolar eta zigor-kalteengatik beste 65 milioi ordaintzea ezarri diote zigor moduan. Epaiketan zehar eskatutakoak baino kalte-ordain handiagoak ezarri dizkiote.

Epaiketaren azken saioan izan zen Trump, baina alde egin zuen epaia ezagutu baino lehen. "Guztiz barregarria da", idatzi zuen gero sare sozialetan.

E. Jean Carrollek bigarrenez irabazi dio Trumpi epaiketa bat. Maiatzean, beste epaimahai batek AEBko presidente ohia zigortu zuen sexu-abusuagatik (baimenik gabe atzamarrak baginan sartu zizkion kazetariari) eta difamazioagatik. Bost milioi dolarreko kalte-ordainak ezarri zizkioten orduan Trumpi.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Indarkeria matxista Ameriketako Estatu Batuak Delituak bideoak Epaiketak bideoak Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Matxismoa