Mundua -

GAZA, ERASOPEAN

Ekialde Hurbilean bi estatu aurreikusten dituen bake-plana aho batez babesten dute EBko Atzerri ministroek

Josep Borrell Europar Batasuneko Atzerri Gaietarako eta Segurtasun Politikarako goi-ordezkariak bake plan "integrala" aurkeztu du, Palestinaren eta Israelen arteko gatazka behin betiko konpontzeko helburuz.

Katz Israelgo Atzerri ministroa Borrellekin hizketan gaur, Bruselan. Argazkia: EFE
Katz Israelgo Atzerri ministroa Borrellekin hizketan gaur, Bruselan. Argazkia: EFE
Katz Israelgo Atzerri ministroa Borrellekin hizketan gaur, Bruselan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko (EB) Atzerri ministroek Ekialde Hurbilean bi estatu (Israel eta Palestina) aurreikusten dituen irtenbide politikoari babesa agertu diote gaur, Bruselan, Josep Borrell Europar Batasuneko diplomaziaburuak aurkeztuko duen bake-planean aurreikusten den bezala.

"Uste dut bakeaz eta bake-prozesuaz hitz egiteari utzi behar diogula, eta zehatzago hitz egiten hasi behar dugula bi Estatu aurreikusiko lituzkeen konponbideari buruz. Izendatzeko modua garrantzitsua da", adierazi du Borrellek EBko Atzerri ministroen Kontseilura iritsi denean.

Gaur eta bihar, Europako ministroek ikuspuntu ezberdinak trukatuko dituzte Israelgo, Palestinako Agintaritzako, Saudi Arabiako, Egiptoko eta Jordaniako Atzerri ministroekin, baita Liga Arabiarreko idazkari nagusiarekin ere, Bruselan.

Borrellek Israelen eta Palestinaren arteko gatazkarekin amaitzeko dekalogoa aurkeztuko du, Estatu palestinarra sortzea eta Israelen eta mundu arabiarraren arteko harremanak normalizatzea aurreikusten duena.

Plan horren arabera, nazioarteko komunitateak gidatu beharko lituzke elkarrizketak hasieran, eta, aurrerago, israeldarrak eta palestinarrak negoziatzera eseri beharko lirateke, baita Hamas talde islamista ere.

"Uste dut bakea inposatu behar dugula. Uste dut mundu guztiak dakiela bide bakarra bi estaturen konponbidean oinarritutako bake integrala dela", esan du Ayman Safadi Jordaniako Atzerri ministroak Kontseilura iritsi denean.

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak emandako ezezkoaren aurrean, Borrellek esan du badakiela "jarrera ezberdina" duela, baina gogorarazi du Nazio Batuek ere neurri hori eskatu dutela eta "nazioarteko komunitate osoak babesten duela".

El ministro de exteriores de Irlanda, Micheal Martin, y Josep Borrel. Foto: EFE

"Netanyahu lehen ministroaren adierazpenak onartezinak dira, eta ez dute inola ere laguntzen bakea lortzen", esan du Micheal Martin Irlandako ministroak, eta Israelgo buruzagiari eskatu dio "bakea eta bi estaturen irtenbidea nahi duen munduko gehiengoari entzun diezaiola".

Ildo berean, Netanyahuk Palestinako Estatua sortzeari uko egitea "ez da jarrera onargarria", Elina Valtonen Finlandiako Atzerri gaietarako ordezkariaren arabera. Izan ere, hori lortu ezean Ekialde Hurbilean ez dela bakerik izango argi du Valtonek.

Bide horretan, Krisjanis Karins Letoniako diplomaziaburuak Israeli presio ekonomikoa egitearen alde egin du: "Europak eragiteko duen gaitasun handiena poltsikoa ukitzetik etorri da beti. Europako politiketan argi ikusten dugu diruak burua bere tokian jartzen lagun dezakeela, eta uste dut nazioartean ere horretan pentsatzen hasi behar dugula", adierazi du.

"Netanyahuren jarrera kezkagarria da, bi estaturen irtenbidea beharrezkoa da", berretsi du Stephane Sejourne Frantziako Atzerri ministroak ere.

Xavier Bettel Luxenburgoko Atzerri ministroak, ildo beretik, Borrellen plana "norabide onean" doala adierazi du, baina orain su-etena lortu behar dela gaineratu du.

La ministra de Exteriores alemana, Annalena Baerbock, y el titular español Alvares. Foto: EFE

Gauza bera eskatu dute Tobias Billstrom Suediako ministroak eta Jose Manuel Albares Espainiako goi-ordezkariak ere, eta su-etena eta Palestinako Estatua "gauzatzea" eskatu dute.

Annalena Baerbock Alemaniako Atzerri ministroak esan du bi Estatuen sorrera "konplexua" dela, baina "burua hegalaren azpian ez ezkutatzea" eskatu du eta israeldarren eta palestinarren "sufrimendu lazgarria arintzeko ahal den guztia egitea" ere bai.

Erresuma Batuko Gobernuak ere Benjamin Netanyahuren jarrerarekin "desengainua" hartu duela esan du. "Erresuma Batuak bi estaturen konponbideari eusten dio, Estatu palestinar subirau eta bideragarri batek existitu behar du Israel seguru batekin batera", adierazi du Londresko Gobernuaren bozeramaileak.

Estatu Batuek eta Europar Batasunak askotan berretsi dute bi estaturen konponbideari babesa ematen diotela, eta egungo gatazka amaitzen denean ANPk Gazaren kontrola bere gain hartzearen alde agertu dira, 2007an Hamasek boterea hartu zuenean enklabetik bota ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Ekialde Hurbileko albisteak Benjamin Netanyahu