Mundua -

GAZA, ERASOPEAN

Hamas sortu eta finantzatzea egotzi dio Borrellek Israeli, Estatu palestinarraren sorrera saihesteko saiakeran

Josep Borrell Europar Batasuneko Atzerri Politikarako goi ordezkariaren arabera, eskualdean bakea lortuko da soilik nazioarteak Estatu palestinarraren sorrera inposatzen baldin badu. Horren esanetan, 30 urte daramatza bi estatuen arteko konponbideari boikot egiten.

Josep Borrell EBko diplomaziaburua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Josep Borrell EBko diplomaziaburua, artxiboko irudi batean
Josep Borrell EBko diplomaziaburua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josep Borrell Europar Batasuneko Atzerri Politikarako goi ordezkariak ostiral honetan salatu duenez, Hamas Israelgo Gobernuak sortu eta finantzatu zuen, Estatu palestinarraren sorrera saihesteko eta Aginte Palestinarra ahultzeko. 

Segur aski soka luzea ekarriko duten adierazpenak Valladolideko Unibertsitatean egin ditu Borrellek, honoris causa izendatu berritan. Bertan, bi estatuen konponbidearen alde egin du, eta aukera horri boikot egiten 30 urte daramatzala egotzi dio Netanyahuri. 

Estatu palestinarra sorrera eragozteko saiakeran, "Israel" sortzera iritsi ziren. "Bai, Hamas Israelgo Gobernuak finantzatu du (Al-Fatahk gidatzen duen) Aginte Palestinarra ahultzeko", nabarmendu du.

Ildo horretan, Europar Batasuneko diplomaziaburuaren esanetan, "bakea lortuko da nazioarteak bi estatuen konponbidea inposatzen badu". Are gehiago, horren aburuz, hori da konponbiderako aukera bakarra.

Borrellen arabera, inozoa da pentsatzea posible dela Palestina eta Israel estatu konfederal batean biltzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel albisteak azken ordukoa Zer gertatzen ari da gaur Palestinan? Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean? Hamas albisteak Benjamin Netanyahu