Mundua -
Emakumeen aurkako indarkeria
Rohan Dennis txirrindularia atxilotu dute bere emaztea hiltzea leporatuta
Erretiroa hartu berri duen 33 urteko txirrindulariari Melissa Hoskins emaztea, txirrindulari profesional ohia, autoarekin harrapatzea egozten diote.
EITB MEDIA
Rohan Dennis txirrindularia, amaitu berri den denboraldian erretiroa hartu duena, atxilotu dute Australian, Melissa Hoskins emaztea hiltzea leporatuta.
Bertako hedabideek zabaldu dutenez, 33 urteko txirrindulariak, modalitate desberdinetan munduko txapeldun izan denak, autoarekin harrapatu omen du emaztea Medindien (Adelaida). Biktima ospitalera eraman dute, baina zauri larriak zituen, eta hil egin da.
Hoskinsek 32 urte zituen, eta txirrindulari profesional ohia zen. Munduko txapeldun izandakoa ere bazen, eta domina ugari eskuratu zituen bere ibilbide profesionalean.