Mundua -

GABONETAKO MEZUA

Gazako gerrari amaiera emateko eta bahituta daudenak askatzeko eskaera egin du aita santuak

Gazako operazio militarrak bertan behera uzteko, bahituak askatzeko eta palestinarren auziari aurre egiteko eskatu du gaur Frantzisko aita santuak, bere urteroko Gabonetako mezuan.

Frantzisko aita santua, Gabonetako Mezua ematen. Argazkia: EFE
Frantzisko aita santua, Gabonetako Mezua ematen
Frantzisko aita santua, Gabonetako Mezua ematen. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gazako operazio militarrak bertan behera uzteko, bahituak askatzeko eta palestinarren auziari aurre egiteko eskatu du gaur Frantzisko aita santuak, bere urteroko Gabonetako mezuan.

Mezu horretan, aita santuak munduko gatazkak ekartzen ditu gogora, eta gaurkoan Israelera eta Palestinara "bakea iristea" eskatu du, "gerrak herri horien bizitza astintzen baitu". "Biak besarkatzen ditut, bereziki Gazako komunitate kristauak eta Lur Santu osoko komunitate kristauak".

Aita santuak ziurtatu du "bihotzean" daramala "joan den urriaren 7ko eraso gaitzesgarriaren biktimenganako mina", baina ez du Hamas aipatu, eta berriz eskatu du "oraindik bahitu gisa daudenak askatzeko". 

Bestalde, "indarkeria eta gorrotoa elikatzen ez jarraitzeko" eskatu du, eta Palestinako auziari irtenbidea aurkitzea, "aldeen arteko elkarrizketa zintzo eta iraunkor baten bidez".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Bahiketak bideoak Aita santua Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Ekialde Hurbila gaur Hamas gaur