Mundua -

GAZA, ERASOPEAN

Israelgo artilleriak Gaza barruan egin du tiro, gerra hasi zenetik lehenengo aldiz

Israelek dio Hamasen armategiak eta azpiegiturak zituzten eraikinei egin diela eraso. Jada ia 18.000 dira Israelgo Armadak Gazako Zerrendan hil dituen pertsonak.

Gaza, Israelen bonbardaketek suntsituta. Argazkia: Efe
Gaza, Israelen bonbardaketek suntsituta. Argazkia: Efe
Gaza, Israelen bonbardaketek suntsituta. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo Armadak iragarri du artilleria unitateek Gazako Zerrenda barruan egin dutela tiro, urriaren 7an Hamasen aurkako erasoaldia hasi zenetik lehenengo aldiz.

Gaza Hiriko Shejaiya auzoan operazioak egiten laguntzen ari diren batailoiko artilleria indarrek egin dute tiro. Duela egun gutxi sartu ziren Gazan M-109 kainoiekin.

Israelen arabera, Hamasen armategiak eta azpiegiturak zituzten 20 bat eraikini egin diete eraso.

Larunbatean Gazako agintariek zabaldutako azken balantzearen arabera, Israelek 17.700 pertsona baino gehiago hil ditu urriaren 7tik, eta zaurituak ia 50.000 dira. Kopuruak gora egiten jarraituko du, erasoaldiak ez baitu etenik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Ekialde Hurbila gaur Benjamin Netanyahu gaur