Mundua -

Gaza erasopean

Israelgo soldaduek dozenaka gizon biluztu eta eskuburdinak jarri dizkiete Gazan, sareetako irudien arabera

Zerrendako hainbat kazetarik ziurtatu dutenez, Beit Lahia eta beste toki batzuetan atxiki hartutako zibilak dira argazkietakoak. Horietako bat Diaa Al Kahlot kazetaria da, Gazako 'Al-Arabi Al-Jadeed' egunkariko kazetaria.

Dozenaka gizon erdi bilutsik kalean, Israelgo armadak atxikita.
Dozenaka gizon erdi bilutsik kalean, Israelgo armadak atxikita.
Dozenaka gizonezko zibil biluztu eta atxilotu ditu Israelgo Armadak

0:15

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostegun honetan sareetan zabaldu diren irudietan ikusten denez, Israelgo soldaduek erdi-biluzik utzi dituzte dozenaka gizon palestinar kalean, eskuak eskuburdinekin lotuta, eta kamioietan eraman dituzte. 

Sareetan zabaldutako argazkietan, taldeka edo ilaran, kalean eserita, euren arropak eta oinetakoak inguruan botata dituztela ikus daitezke. Kamioietan sartuta ere agertzen dira. Gaiaz galdetuta, laster xehetasunak emango dituela esan dio EFEri Israelgo Armadak. 

Zerrendako zenbait kazetarik esan dutenez, irudietakoak zibilak dira, Beit Lahia eta beste toki batzuetan atxilo hartutakoak. 

Horietako bat Diaa Al Kahlot kazetaria da, Gazako Al-Arabi Al-Jadeed egunkariko kazetaria. 

Israelgo indarren militarren kontrolak lirateke irudietan ikusten direnak, Hamasko "terroristak" bilatzeko egindakoak.

NBEren ustez, irudi "kezkagarriak" dira

Stephane Dujarric NBEko idazkari nagusiaren bozeramailearen hitzetan, "kezkagarriak" dira hedabide palestinarrek zabaldutako irudiak, Israelgo Armadak Gazako Zerrendan atxilotu dituen pertsonei tratu "ez duina" ematen diela erakusten dutenak.  

"Gaur goizean ikusi ditugun irudiak oso kezkagarriak dira, pertsona orok duelako giza duintasunerako oinarrizko eskubidea, eta pertsona horiei eskaini zaien tratuaren irudiak oso kezkagarriak dira", adierazi du Dujarricek prentsaurreko batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Giza eskubideak Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean? Benjamin Netanyahu