Mundua -
Peru
Peruko Auzitegi Konstituzionalak eskatu du Fujimori "berehala" askatzeko
Halaber, Vicente Fernandez Tapia epaileari "gogor kargu hartzea" ebatzi du. Hain zuzen ere, berorri dagokio iragan astean Konstituzionalak onartutako kaleratze agindua gauzatzea. 25 urteko espetxe zigorra ari da betetzen Fujimori Barbadilloko kartzelan, gizateriaren aurkako delituengatik.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Peruko Auzitegi Konstituzionalak iragan asteartean ezagutarazi zuen Alberto Fujimori (1990-2000) presidente ohiari onartutako habeas corpus prozeduraren gaineko ebazpena, eta "lehenbailehen" askatzeko agindua eman du. Barbadilloko kartzelan 25 urteko zigorra betetzen ari da Fujimori, gizateriaren aurkako delituengatik.
"Auzitegi Konstituzionalak agintzen du Espetxeen Institutu Nazionalak eta Barbadilloko kartzelako zuzendariak gaur bertan aske uzteko Alberto Fujimori", dio ebazpenak.
Halaber, Vicente Fernandez Tapia epaileari "gogor kargu hartzea" ebatzi dute epaileek. Hain zuzen ere, berorri dagokio iragan astean Konstituzionalak onartutako kaleratze agindua gauzatzea.
Hartara, "habeas corpus epaiak betetzeko orduan, ardura handiagoarekin jokatzeko" eskatu diote Konstituzionaleko magistratuek Fernandez Tapia epaileari.