Mundua -

Gaza erasopean

Hamasek emandako bahituen zerrendaren gaineko "eztabaida" piztu du Israelek

Zerrenda aztertzen ari omen dira, baina oraingoz ez dute xehetasun gehiagorik eman. Urriaren 7an izandako erasoaldian bahitu zituzten hamaika lagunen izenak daude zerrenda horretan.

Palestinar bat, aske utzi duten unean. Argazkia: EFE
Palestinar bat, aske utzi duten unean
Palestinar bat, aske utzi duten unean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo agintariek esan dute "eztabaidan" ari direla datozen orduetan aske utziko dituzten bahitutako pertsonekin lotuta Hamasek eman dien zerrendaren inguruan, eta erantsi dute izenak "aztertzen" ari direla. Oraindik, baina, ez dute zehaztu iragan urriaren 7ko erasoaldian bahitutako pertsonei buruzko dokumentu horrekin arazorik dagoen ala ez.

"Eztabaida piztu da goizaldean jasotako zerrendaren inguruan, baina Israel aztertzen ari da. Posible denean emango dugu informazio gehiago", adierazi du bahituen eta desagertuen koordinatzaileak —Benjamin Netanyahu lehen ministroaren bulegoaren mende dago—, X sare sozialean argitaratutako ohar baten bidez.

Zerrendan 50 israeldarren izenak agertzen dira. Israelek eta Hamasek egindako lau eguneko su-eten akordioaren arabera, aske utzi behar zituzten horiek guztiak.

Su-etena luzatzeko aukera, gainera, mahai gainean dute, nahiz eta hori lortzeko Hamasek bahitu gehiago askatu beharko dituen, eta oraingoz ez du aurreratu horretarako asmorik duenik. Tregoaren lehenengo hiru egunetan 39 israeldar utzi dituzte libre, eta, trukean, Israelek 117 preso palestinar askatu ditu.

Akordioan, bestalde, adostu dute Gazako Zerrendan laguntza humanitarioa sartzea. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Bahiketak argazkiak Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Hamas Benjamin Netanyahu gaur Ekialde Hurbileko albisteak