Mundua -

GAZA, ERASOPEAN

Israelek zazpi orduz irekiko du Gazako iparraldeko pasabidea

180.000 zibil joan dira iparraldetik hegoaldera asteazkena eta ostirala artean, Israelgo agintarien arabera.

Zibilen ebakuazioa Gazako Zerrendan. Argazkia: Efe
Zibilen ebakuazioa Gazako Zerrendan. Argazkia: Efe
Zibilen ebakuazioa Gazako Zerrendan. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo agintariek Gazako Zerrendako iparraldetik ihes egin nahi duten zibilentzako pasabidea irekiko du berriro, eta irekiera hiru orduz luzatu du (lau orduz irekiko zutela esan zuten hasiera batean), azken egunetan milaka eta milaka herritarrek baliatu baitute pasabidea bertatik alde egiteko.

Armadaren bozeramaile baten esanetan, pasabidea 09:00etatik 16:00etara izango dute irekita, eta telefono bat jarri dute zibilen eskura Hamasek pasabidea blokeatzen badie salatu ahal izateko.

Jabaliako errefuxiatuen kanpalekuan ere operazioen "etenaldi taktikoa" egingo dute. Azken asteotan, bertan egin dituzte bonbardaketa gogorrenak, eta 10:00etatik 14:00etara gelditu egingo dituzte, herritarrek ihes egin ahal izan dezaten.

Israelek "borrokaldi guneetatik" alde egiteko eskatu die herritarrei, baina Nazio Batuen Erakundeak azken egunotan argi adierazi du Gazan, gaur egun, ez dagoela leku segururik. 11.000 pertsona baino gehiago hil ditu Israelek erasoaldia hasi zuenetik, Gazako Osasun Ministerioaren arabera.

NBEk jakinarazi du Gazako Zerrendan 1,6 milioi herritarrek utzi behar izan dutela euren bizilekua, eta ebakuazioak nabarmen ugaritu dira Israelek pasabideak ireki dituenetik. Israelgo agintarien arabera, 180.000 zibil joan dira iparraldetik hegoaldera asteazkena eta ostirala artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Giza eskubideak albisteak Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean? Benjamin Netanyahu gaur