Mundua -
Gerra Sirian
Siriako lehen ministroak Jordaniara ihes egin du
Siriako Armada Askearen arabera, Siriako Gobernuko beste hiru ministrok ere herrialdetik ihes egin dute.
Erredakzioa
Riad Hiyab Siriako lehen ministro ohiak ihes egin du eta Jordanian dago jada "Siriako Armada Librearen laguntzarekin eginiko operazio zail" baten ostean, Al Yazira telebista kateak adierazi duenez. CNS Siriako Kontseilu Nazionala oposizioko erakunde nagusiak ere informazioa berretsi du.
Siriako telebista ofizialak, bestalde, gaur bertan iragarri du kargutik bota dutela, eta Jordanian dauden Siriako iturriek Efe agentziari berretsi diotenez, bere senitartekoekin batera Jordanian dago dagoeneko.
Hala ere, Samih Maaytah Komunikabideen Gaietarako Jordaniako ministroak "oraingoz Riad Hiyab Siriako lehen ministro ohia ez da herrialdean sartu", adierazi du Petra albiste agentzia ofizialean.
"Oraingoz ez dugu informazio ofizialik honen inguruan. Erantzunak eman baino lehen itxaron egin behar dugu", azaldu du.
Hiyab Nekazaritza ministro ohiak joan den ekainaren 26an hartu zuen kargua, 2011ko martxoan Bachar al Assaden erregimenaren aurkako borroka hasi zenetik Gobernuan egin duten hirugarren birmoldaketan.
Bitartean, Omar Galauanyi ingeniaria behin-behineko Gobernuaren buruzagia izango da.
Siriako Armada Askeak gainera, Gobernuko beste hiru ministrok ere ihes egin dutela esan du eta lehen ministro ohiarekin batera Jordanian daudela adierazi du Fahd al Masri taldeko bozeramaileak.
Ez dute ministroen identitatearen inguruko zehaztasunik eman, baina Armada Askearen laguntzarekin, ihes egiteko operazioa atzo egin zutela esan dute. Gainera, erregimenaren beste goi kargu batzuek ere herrialdetik alde egiteko eurekin kontaktuan daudela esan dute.
Leherketa telebista ofizialean
Bestalde, Siriako telebista ofizialean lehergailu batek eztanda egin duela berretsi dute iturri ofizialek. Nahiz eta eraikinak segurtasun neurri handiak dituen, hiru lagun zauritu dira erasoan.
Telebista kateko eraikineko hirugarren solairuan gertatu da eztanda, Damaskon.
Riad Hiyab Siriako lehen ministro ohiak ihes egin du eta Jordanian dago jada "Siriako Armada Librearen laguntzarekin eginiko operazio zail" baten ostean, Al Yazira telebista kateak adierazi duenez. CNS Siriako Kontseilu Nazionala oposizioko erakunde nagusiak ere informazioa berretsi du.Siriako telebista ofizialak, bestalde, gaur bertan iragarri du kargutik bota dutela, eta Jordanian dauden Siriako iturriek Efe agentziari berretsi diotenez, bere senitartekoekin batera Jordanian dago dagoeneko. Hala ere, Samih Maaytah Komunikabideen Gaietarako Jordaniako ministroak "oraingoz Riad Hiyab Siriako lehen ministro ohia ez da herrialdean sartu", adierazi du Petra albiste agentzia ofizialean."Oraingoz ez dugu informazio ofizialik honen inguruan. Erantzunak eman baino lehen itxaron egin behar dugu", azaldu du.Hiyab Nekazaritza ministro ohiak joan den ekainaren 26an hartu zuen kargua, 2011ko martxoan Bachar al Assaden erregimenaren aurkako borroka hasi zenetik Gobernuan egin duten hirugarren birmoldaketan.Bitartean, Omar Galauanyi ingeniaria behin-behineko Gobernuaren buruzagia izango da.Siriako Armada Askeak gainera, Gobernuko beste hiru ministrok ere ihes egin dutela esan du eta lehen ministro ohiarekin batera Jordanian daudela adierazi du Fahd al Masri taldeko bozeramaileak.Ez dute ministroen identitatearen inguruko zehaztasunik eman, baina Armada Askearen laguntzarekin, ihes egiteko operazioa atzo egin zutela esan dute. Gainera, erregimenaren beste goi kargu batzuek ere herrialdetik alde egiteko eurekin kontaktuan daudela esan dute.Leherketa telebista ofizialean Bestalde, Siriako telebista ofizialean lehergailu batek eztanda egin duela berretsi dute iturri ofizialek. Nahiz eta eraikinak segurtasun neurri handiak dituen, hiru lagun zauritu dira erasoan.Telebista kateko eraikineko hirugarren solairuan gertatu da eztanda, Damaskon.