Mundua -

SEGURTASUN NEURRIAK

Frantziak alerta txirrinak jarriko ditu ikastetxeetan Poliziari erasoen berri eman ahal izateko

Joan den urriaren 13an Arrasko institutu batean gazte jihadista batek irakasle bat hil eta gutxira iritsi da neurria. Hezkuntza ministroak gaur bertan bilera egingo du udalen ordezkaritza batekin segurtasun neurriak zehazteko; izan ere, Udalen eskumenekoak dira Frantzian eskoletako eraikinak.

Gazte bat ikastetxera sartzen. EITBren artxiboko irudia
Gazte bat ikastetxera sartzen. EITBren artxiboko irudia
Gazte bat ikastetxera sartzen. EITBren artxiboko irudia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elisabeth Borne Frantziako lehen ministroak adierazi duenez, alerta txirrinak jarriko dituzte ikastetxeetan segurtasun arazoak daudenean poliziari berehala jakinarazteko. Ikastetxeetako segurtasunaren inguruko kezka areagotu egin da Frantzian, bereziki urriaren 13an gazte jihadista batek bere irakaslea labanaz hil ostean.

Neurria ikastetxe guztietara zabaltzeko aukera ari dira aztertzen, Bornek azaldu duenez; izan ere, Udalen eskumenekoak dira Frantzian eskoletako eraikinak. Horregatik, gaur bertan bilera egingo du Gabriel Attal hezkuntza ministroak udalen ordezkaritza batekin segurtasun neurriak zehazteko. 

Zenbait hipotesi aztertu dira segurtasuna indartzeko, esaterako metalen detektagailuak sistematizatzea eskolen sarreran. Diputatu batzuek aurpegia aztertzen duten bideozaintzako gailuak instalatzea ere proposatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Frantzia Jihadismoa albisteak Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Umeak azken ordukoa Irakasleen albisteak