Mundua -

ISRAEL-HAMAS GERRA

Israelgo Armadaren tankeak Gaza hiriaren kanpoaldera iritsi dira

Gazako Zerrenda iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duen Salahedingo errepidera heldu dira Israelgo lurreko indarrak.

Israelgo Armadaren tanke bat Gazako Zerrendako mugatik gertu. Artxiboko argazkia: EFE
Israelgo Armadaren tanke bat Gazako Zerrendako mugatik gertu
Israelgo Armada Gaza hiriko ateetara iritsi da

0:41

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo Armadaren lurreko indarrek Gazako Zerrendan barrena aurrera egiten jarraitzen dute, eta Gaza hiriaren kanpoaldera iritsi dira dagoeneko. Zehazki, Gazako Zerrenda iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duen Salahedingo errepidera heldu dira. 

Hortaz, Israelgo soldaduek ekialdeko mugatik Salahedingo errepidera arte dagoen lurraldea kontrolatzen dute, Gaza hiriaren kanpoalderaino.

Daniel Hagari Israelgo Armadako bozeramaileak "pixkanaka" aurrerapausoak ematen ari direla esan du prentsaurreko batean, baina noraino iritsi diren zehaztu gabe. "Ofentsiba areagotu egingo da gerrako etapen eta helburuen arabera", gaineratu du.

Israelgo Armadak astelehen honetan jakinarazi duenez, lurreko operazioa nabarmen zabaltzen jarraitzen du Gazako Zerrendan, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak ostiralean iragarpena egin ondoren.

Joan den urriaren 7an Israelen eta Hamasen arteko gerra hasi zenetik, hildakoen eta zaurituen balantzea etengabe hazten ari da. Urriaren 7ko Hamasen erasoan 1.400 pertsona hil eta 5.400 zauritu ziren. Halaber, 239 pertsona bahitu zituzten. Bestalde, Israelek 8.000 palestinar baino gehiago hil eta 20.000 baino gehiago zauritu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak gaur Gazako bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Israel albisteak azken ordukoa Palestina albisteak Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean? Benjamin Netanyahu