Mundua -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Israel-Hamas gerra, EAEko 2024ko Aurrekontuak eta Omako baso berria

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Gizon bat, zauritutako haurtxo bat ospitalera eramaten, Gazan. EFE.
Gizon bat, zauritutako haurtxo bat ospitalera eramaten, Gazan. EFE.
Gizon bat, zauritutako haurtxo bat ospitalera eramaten, Gazan. EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 27, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Israel-Hamas gerra: Israelen bonbardaketek 7.000 palestinar baino gehiago hil dituzte 20 egunetan, Gazan nahiz Zisjordanian, horietatik ia 3.000 haurrak. EBko 27 estatu kideetako gobernuburuek ostegun honetan adostu dute "korridore humanitarioak eta etenaldiak" eskatzea Israeli eta Hamasi, Gazako Zerrendan zibilei laguntza ematea bermatzeko, bai eta "laster" bake konferentzia bat egitea ere. 

-EAEko 2024ko Aurrekontuak: EAEko Aurrekontuen proiektua gaur erregistratu da Eusko Legebiltzarrean. Jaurlaritzak 15 milioi euroko aurrekontu-proiektua onartu du, iazko aurrekontua baino % 5,4 handiagoa. Sailburuek azaroaren 6tik 8ra agerraldiak egin ostean, EH Bildurekin, Elkarrekin Podemos-IU eta PP-Cs alderdiekin balizko aliantzak lortzeko negoziazioen txanda irekiko da. Aurrekontuen proiektua abenduaren 22an onartuko dute, aurreikuspenen arabera.

-Omako basoa: Ostiral honetan zabalduko da Omako baso berria, Agustin Ibarrolak osatutako artelana. 2022ko ekainetik hona, bi fasetan egin dira Ibarrolaren artelana baso berri batean atontzeko lanak: 2022an lehena, 14 zuhaitz multzorekin, eta 2023an bigarrena, gainerako 19 multzoekin. Hala, denera 33 zuhaitz multzoko obra osatu dute, jatorrizkoan (47 multzo) baino gutxiago, baina zuhaitz kopuru handiagoa margotuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo berriak Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra albisteak Gazako albisteak Artea gaur Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Kultura Albisteak Israel albisteak Palestina albisteak Aurrekontu Publikoak 2024 Omako basoa