Mundua -

Gatazka Ekialde Hurbilean

Israelen bonbardaketek 7.000 palestinar baino gehiago hil dituzte 20 egunetan, ia 3.000 haur tartean

Gainera, 18.500 palestinar zauritu dituzte aire-erasoetan. Era berean, Israelgo Armadak 57 osasun-instalaziori eraso die, eta 12 ospitale eta 32 osasun-zentro zerbitzutik kanpo geratu dira bonbardaketen edo erregai faltaren ondorioz.

Eraikinak suntsituta Gazan, Israeleko Armadak egindako bonbardaketen ondorioz. Argazkia: EFE
Eraikinak suntsituta Gazan, Israeleko Armadak egindako bonbardaketen ondorioz. Argazkia: EFE
Eraikinak suntsituta Gazan, Israeleko Armadak egindako bonbardaketen ondorioz. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamas Erresistentzia Mugimendu Islamikoak urriaren 7an egindako erasoei erantzuteko Israelek Gazako Zerrendaren aurka azken 20 egunotan egindako bonbardaketen azken balantzearen arabera, 7.000 pertsona baino gehiago hil dira, talde islamistak kontrolatzen duen lurraldeko agintariek gaur salatu dutenez.

Gazako Osasun Ministerioaren hitzetan, 7.028 hildako zenbatu dituzte, 2.913 haur tartean, eta 18.500 palestinar zauritu dituzte aire-erasoen ondorioz, Filastin egunkari palestinarraren arabera.

Halaber, Israelgo Armadak 57 osasun-instalaziori "nahita" eraso diela adierazi du, eta 12 ospitale eta 32 osasun-zentro zerbitzutik kanpo geratu dira bonbardaketen edo erregai faltaren ondorioz, Maan albiste agentzia palestinarrak jakitera eman duenez.

Hildakoen balantze horri Zisjordaniako 100 hildako baino gehiago gehitu behar zaizkio, urriaren 7ko erasoen ostean Israelgo Armadaren operazioetan eta kolonoen erasoetan hildakoak. Hamasen erasoaldiak 1.400 hildako eta 220 bahitutik gora utzi zituen Israelen.

Tanke eta bulldozerrekin sartu dira Israelgo tropak Gaza iparraldeko hainbat eremutan
Tanke eta bulldozerrekin sartu dira Israelgo tropak Gaza iparraldeko hainbat eremutan
Tanke eta bulldozerrekin sartu dira Israelgo tropak Gaza iparraldeko hainbat eremutan

1:26

"Gazan ez dago leku segururik", adierazi du Nazio Batuen Erakundeak. Lynn Hastings NBEk Palestinako Lurralde Okupatuetarako duen koordinatzailearen hitzetan, "Israelgo Defentsa Indarrek Gaza Hiriko herritarrei jakinarazten jarraitzen diete etxean geratzen direnek euren burua arriskuan jarriko dutela".

Hala, Hastingsek bere bulegoak argitaratutako ohar batean azpimarratu duenez, "ebakuatu ezin duten pertsonentzat, nora joan ez dutelako edo mugitu ezin direlako, ohartarazpenek ez dute inolako alderik".

"Ebakuazio-bideak bonbardatzen direnean, borrokek iparraldeko eta hegoaldeko herritarak harrapatzen dituztenean, bizirauteko funtsezko ondasunak urriak direnean eta itzultzeko bermerik ez dagoenean, jendeak ezinezko aukerei egiten die aurre", deitoratu du.

Bestalde, Amnistia Internazionalak berehalako su-etena eskatu du gaur, "aurrekaririk gabeko hondamendi humanitarioari" aurre egiteko.

Gerra-guneetan informatzea: gatazkan dagoen kazetari baten lan gogorra
Gerra-guneetan informatzea: gatazkan dagoen kazetari baten lan gogorra
Gerra-guneetan informatzea: gatazkan dagoen kazetari baten lan gogorra

0:00
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Ekialde Hurbila Hamas