Mundua -

ISRAEL-HAMAS GERRA

Blinken: "AEB existitzen den bitartean Israelek ez du bakarrik defendatu beharko"

"Beti egongo gara zuen ondoan", adierazi du AEBko Estatu idazkariak Tel Avivera egin duen bisitan.

Antony Blinken eta Benjamin Netanyahu. Argazkia: EFE
Antony Blinken eta Benjamin Netanyahu
Antony Blinken eta Benjamin Netanyahu. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antony Blinken AEBko Estatu idazkaria Tel Avivera joan da Israeli bere babesa adierazteko. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin batera eskaini duen prentsaurrekoan azaldu duenez, "agian nahikoa indartsuak izango zarete zuen kabuz defendatzeko, baina AEB existitzen den bitartean ez duzue inoiz bakarrik egin beharko".

AEBko diplomaziaburuaren arabera, Hamasek ez ditu Palestinako herriaren interesak kontuan izan ekintza "lazgarri" horiek egiterakoan. "Ez dago inolako aitzakiarik ekintza ikaragarri horiek egiteko", nabarmendu du.

Israelek defendatzeko "eskubidea eta betebeharra" duela esandu Blinkenek. Ostegun honetan iritsi da Tel Avivera, eta Netanyahurekin ez ezik, Eli Cohen Israelgo Atzerri ministroarekin ere batzartu da.

Bestalde, Blinkenek baieztatu du 25 estatubatuar hil direla larunbataz geroztik izandako erasoetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ameriketako Estatu Batuak Gazako bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Israel albisteak Palestina albisteak Ekialde Hurbila gaur Benjamin Netanyahu gaur