Mundua -

Ekialde Hurbila

NBEko Segurtasun Kontseiluak Israelen eta Palestinaren arteko gatazka berriro aztertuko du bihar

Joan den igandean egin zen gatazkari buruzko larrialdiko lehen bilera, ateak itxita. Bilera berria Euskal Herriko 19:00etan izango da, baina formatua ez dute zehaztu.

Manifestazioa NBEko egoitzaren aurrean, Santiagon (Txile). Argazkia: EFE
Manifestazioa NBEko egoitzaren aurrean, Santiagon (Txile). Argazkia: EFE
Manifestazioa NBEko egoitzaren aurrean, Santiagon (Txile). Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

NBEko Segurtasun Kontseilua gaur bilduko da berriro, Israelen eta Palestinaren arteko gatazkari buruz hitz egiteko; izan ere, bost egunetan mila hildako inguru eragin ditu alde bakoitzean, iturri diplomatiko batek baieztatu duenez.

Segurtasun Kontseiluaren bilera berria New Yorken izango da, Euskal Herriko 19:00etan, baina ez dute oraingoz formatua zehaztu, iturri berdinaren arabera.

Joan den larunbatean Hamas talde islamistak Gazatik Israelera egindako ezusteko erasoak bi aldeen arteko gerra berrabiarazi zuen, eta nazioarteak kezka agertu du zibilen heriotzengatik eta eskualdean eragin dezakeen ezegonkortasunagatik.

Bi lehentasun horiek izan zituen Segurtasun Kontseiluak, estatu kide batzuek joan den igandean gatazkari buruz ateak itxita egindako lehen batzarraren ostean adierazi zutenez.

Mikel Ayestaran: "Jendea haserre dago eta Netanyahuk babesak galdu ditu"
Mikel Ayestaran: "Jendea haserre dago eta Netanyahuk babesak galdu ditu"
Mikel Ayestaran: "Jendea haserre dago eta Netanyahuk babesak galdu ditu"

01:29

Israelek asteazkenean berreskuratu zuen lurraldearen kontrola, eta miliziak kanporatu zituen, baina ohartarazi du oraindik "terroristak" gera daitezkeela infiltratuta, eta Gazaren erabateko blokeoa mantentzen duela, nahiz eta Zerrenda beste hondamendi humanitario baten atarian egon Israelen bonbardaketak jasotzen dituen bitartean.

Errefuxiatu palestinarrentzako NBEren Agentziako (UNRWA) hamaika langile hil dira larunbatetik Gazako Zerrendan izandako aire-erasoen ondorioz. Zentzu horretan, Antonio Guterres Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak deitoratu egin du langile horiek "preziorik altuena ordaindu izana". Gogorarazi duenez, "NBEren instalazioak eta ospitale, eskola eta klinika guztiak ez dira inoiz helburu izan behar".

NBEko idazkari nagusiak Gazan bahitutako israeldar guztiak "berehala" askatzea eskatu du. Zerrendan hornidurak sartzen uzteko ere eskatu du. Gainera, eskualdean gatazka hedatzeak kezkatzen duela eta eskualdeko buruzagiekin harremanetan dagoela azpimarratu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea NBE Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Ekialde Hurbila